Auzitegi Nazionalak bide eman dio Josu Urrutikoetxea berriro epaitzeko aukerari

Atzera bota du haren defentsak jarritako helegitea.

Josu Urrutikoetxea. YOAN VALAT / EFE
gotzon hermosilla
2022ko apirilaren 6a
12:01
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionalak beste urrats bat egin du Josu Urrutikoetxea epaitu ahal izateko, Zaragozan (Espainia) 1987an Guardia Zibilaren kaserna baten kontra egindako atentatuagatik, eta atzera bota du haren defentsak jarritako helegitea. Urrutikoetxearen defentsak argudiatzen zuen Frantziako justiziak epaitu eta zigortu egin zuela 1990ean antzeko egitate batzuengatik, baina Auzitegi Nazionaleko epaileek ebatzi dute zigor hura beste delitu batzuengatik eman zutela.

Jose Antonio Mora Alarcon, Jose Ricardo de Prada eta Maria Teresa Garcia Quesada Auzitegi Nazionaleko epaileek uste dute Frantzian «gaizkile taldeko kide» izatearen delitua bat etor daitekeela Espainian delitu berari ematen zaion kalifikazio juridikoarekin, baina auzi honetan beste egitate batzuk daudela eztabaidagai.

Herri akusazioko abokatu Jorge Piedrafita pozik agertu da erabakiaren berri jakindakoan, eta esan du horrekin «epaiari itzuri egiteko azken trikimailua» bertan behera utzi dutela. Itxaropena agertu du Frantziak Urrutikoetxea estraditatu edo behin-behinean Espainiaren esku utziko duela, epaitu ahal izateko.

Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak 2.354 urteko zigor eskaera egin du Urrutikoetxearen kontra auzi horrengatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.