Albistea entzun

Euskal Herriko Itzulia

Arratek emango du azken epaia

Gaur bukatuko da Euskal Herriko Itzulia, 135 kilometroko etapa menditsu batekin. Dena dago erabakitzeko garaipenaren borrokan: Remco Evenepoel lidertzari eusten saiatuko da, baina aurkari ugari izango du. Haien artean daude Pello Bilbao eta Ion Izagirre.

Arratek emango du azken epaia
Arratek emango du azken epaia Tamaina handiagoan ikusi

Eñaut Agirrebengoa -

2022ko apirilak 9 10:05

Ohi bezala, emozio handiko bukaera izango du Itzuliak. Sailkapen nagusiko kontuak oso estu utzi zituen atzo Zamudio eta Mallabia artean jokatu zen etapak, eta gaur argituko dira galdera guztiak, Arratera bidean. Eibarreko irteeran, Remco Evenepoel (Quick Step) izango da horiz jantzita. Ikusteko dago, ordea, Arrateko helmuga nork igarotzen duen txapeldun moduan. Behin ez, bitan igoko dute mendate mitikoa, eta beste bost mendate ere gainditu beharko dituzte: Elkorrieta, Endoia, Azurki, Gorla eta Urkaregi. Lasterketako etaparik gogorrena izango da, eta onenen arteko borroka ikusgarria espero da.

Ikusi gehiago: Ion Izagirre: «Berdin jarraituz gero, podiumean amaitzeko moduan izango naiz»

Ustekabean, hondoratu egin zen atzo Primoz Roglic (Jumbo Visma), Evenepoelek erasora jo ostean. Gaur, ordea, defentsa lanean aritu beharko du flandriarrak. Eta galtza bete lan izango du, lehen zazpi postuen artean 40 segundotik beherako aldea dagoelako bakarrik. Oraindik askok egiten dute amets garaipenarekin. Evenepoelek Daniel Felipe Martinez (Ineos) du hurbilen, bi segundo eskasera. Hirugarren, berriz, Pello Bilbao (Bahrain) dago, 20ra. Gernikarra oso ondo moldatzen da halako etapa erabakigarrietan. Postu bat beherago ageri da Ion Izagirre (Cofidis), laugarren, 21era. 2019ko balentria errepikatu nahi du ormaiztegiarrak. Atzetik Aleksandr Vlasov (Bora) dauka, 22 segundora. Jonas Vingegaardek (Jumbo Visma), berriz, 29 segundo ditu galduak, eta 37 Enric Masek (Movistar). Roglic zortzigarren dago, 1.05era.

Ikusi gehiago: Erreleboka, Julen Gabiria: 'Michael'

Luzea da, beraz, irabazlegaien zerrenda, igoko dituzten mendateena bezalaxe. Hasteko, Elkorrieta altxatuko dute (2,6 kilometro eta %6,7ko pendiza), eta gero, hiru igoera gogor kateatuko dituzte: Endoia (5,3 kilometro eta %6,8), Azurki (5,1 kilometro eta %7,4) eta Gorla (9,6 kilometro eta %5,7). Hamar kilometro ordekan egin, eta Arrateko lehen igoerari helduko diote hurrena. Alde gogorretik, Azitaindik igoko dira orduan (4,1 kilometro eta %10,5). Jarraian Urkaregi gainditu beharko dute (5 kilometro eta %4,8), eta gero Arrate azkenekoz igo, ohiko errepidetik (4,5 kilometro eta %8,8). Gainean egongo da helmuga. Igoeretan indarra, jaitsieretan abilezia, eta oro har, argitasun handia izan beharko du Itzulia irabazi nahi duenak. Ahalmenak adinako garrantzia izango du estrategiarekin asmatzeak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

<b>Ander Ugarte, jaurtitzen, atzo, Artalekun jokatutako partidan.</b> ©JON URBE / FOKU

Etenaldiak suspertu du

Julen Etxeberria

Behetik gora eginda irabazi dio Bidasoak Sporting Lisboari (30-27), eta urratsa egin du Europako Ligako final-laurdenetarako sailkatzeko

 ©EFE

«Munduko Txapelketan biribil atera zait dena»

Beñat Mujika Telleria

Lorpenak bata bestearen atzetik biltzen ari da Irati Idiakez getariarra. La Molinan jokatu diren snowboard egokituko munduko txapelketetan bi urre eta zilar bat kolkoratu ditu.
Markinako taldeko pilotariak, igandean, Hernanin. ©BERRIA

Urrutira iristeko bi hautagai

Jon Eskudero

Azkoitiak eta Markinak talde erakustaldia emanda lortu dute Berria Txapelketako hurrengo faserako sailkatzea

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...