Albistea entzun

Lekukoaren mezua

Jaio: «Sinistu dezagun euskara ez dela daukagun zerbait, garen zerbait baizik»

Karmele Jaiok idatzi eta irakurri du 22. Korrikako lekukoan joan den mezua. Hainbat erreferentzia egin ditu.

Berria -

2022ko apirilak 10 06:52

Herri honen eztarritik ateratako irrintzi bat. Hori da Korrika.

Oihu honek hogeita bigarrenez erakutsi digu hizkuntza bat ez dela hitzekin egiten bakarrik, hitzekin eta gorputzekin baizik. Belaun eta hanken gainean trostan eraman daitekeela hitza; dardara, arnasestu eta izerdi artean pasatu ahal zaiola elkarri eskutik eskura.

Hizkuntza zerbait fisiko bihurtzeko ahalmena du Korrikak. Gure a e i o u partikularra gorpuzteko. Eta hori behar du euskarak: haragi bihurtzen diren hitzak.

Euskarak behar du hezurdura bat, anatomia bat, arnas aparatu eta nerbio sistema bat. Behar du lepo bat zeinen gainean segi aurrera. Malko eta listuz bustitzea behar du euskarak. Hatz markaz zikintzea.

Zikindu dezagun, beraz, euskara; lohitu dezagun bizitzaz. Eta egin dezagun euskararekin hainbat inertziaren kontra:

Hitzak hustu egin diren garai batean, bete ditzagun euskararen berbak harri eta herriz.

Dena erosi eta saldu omen daitekeen garaian, erakutsi dezagun zein merkea den gure hizkuntza: debalde hartzen dugu herriaren ahotik eta debalde ematen diogu herriaren belarriari.

Indibidualismoa indartuz doan garaian, egin dezagun euskara kolektibo bat, denon artean eta denona.

Gerren sasoian, lehenetsi dezagun beti hitza.

Influenzer eta Youtuberren aroan, izan ditzagun guk bestelako jainko txiki inspiratzaileak.

Euskararen pronostikoa gugan dagoela gogorarazi zigun Pello Zabalak, adibidez.

Edo euskaraz harrotasun eta apaltasun hitzak bateragarriak direla erakutsi zigun Joan Mari Torrealdaik.

Edo euskara ez dela zaila, euskara nahia dela erakutsi ziguten Elbira Zipitria, Julene Azpeitia edo Izaskun Arrue bezalako andereñoak.

Eta etiketen garaian, ahaztu ditzagun behingoz euskaldun berri eta zaharrak. Iraultza honetan, lasterketa honetan, denok garelako euskaldun berri. Hizkuntza bat egunero hasten delako, egunero berritzen delako. Hizkuntza bat ez delako jaiotzen, egin egiten delako.

Sinistu dezagun euskara ez dela daukagun zerbait, garen zerbait baizik.

Eta atera dezagun gure eztarrietatik Mauriziaren irrintzi baten indarraz.

Ekin euskarari, eutsi kateari!

Gora Korrika eta gora euskara!

Ikusi gehiago: Milaka lagunen artean heldu da lekukoa amaieraraino

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Emakume bat maskararekin paseatzen, Donostian. ©GORKA RUBIO/FOKU

COVID-19arekin hildakoak eta positibo eman dutenak gutxituz doaz etengabe

Jone Arruabarrena

Astetik astera, nabarmen jaisten ari dira kopuruak; oraingoan, 31 hildako izan dira, eta 1.881 positibo.

Aragoiko kanala. ©Javier Cebollada / EFE

Hilik aurkitu dute atzotik desagertuta zegoen Ribaforadako bizilaguna

Berria

Zaragozako Novallas (Aragoi) herrian aurkitu dute 82 urteko gizonaren gorpua.

Tuterako Santanak, artxiboko argazkian. ©TUTERAKO UDALA

Hil egin da Tuterako entzierro batean larri zauritutako gizona

Berria

74 urte zituen, eta uztailaren 26ko entzierroan zauritu zen.

BU-520 errepideko 2. kilometroa, Burgos ©Google Maps

Hiru gazte hil dira asteburuan trafiko istripuz

Lide Egizala Urteaga

Barakaldoko 20 urteko bi gazte hil ziren larunbat gauean. Igandean, berriz, Astigarragako gazte bat hil zen Pirinioetan, moto istripu batean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...