Ertzaintza Bilbon agertutako «Errusiaren aldeko» hainbat pintaketa ikertzen ari da

Bilboko kale batean eta Ukrainako errefuxiatuak hartzen dituzten bi aterpetxetan agertu dira pintaketa horiek. Errusiako ibilgailu militar batzuetan ikusi izan den 'Z' bat eta igitaiaren eta mailuaren sinbolo komunista margotu dituzte.

Errusiako ibilgailu militar bat, Bilbon agertutako pintaketetan ikus daiteken 'Z' ikur berdinarekin. EFE
2022ko apirilaren 11
12:56
Entzun

Ertzaintza Bilboko hainbat eremutan agertu diren «Errusiaren aldeko» zenbait pintaketaren jatorria ikertzen ari da: Bilboko kale batean eta Ukrainako errefuxiatuak hartzen dituzten bi aterpetxetan agertu dira pintaketa horiek, hirurak Bizkaiko hiriburuan. Ukrainako inbasioan Errusiako soldaduek erabilitako ibilgailu militar batzuetan ikusi izan den Z bat eta igitaiaren eta mailuaren sinbolo komunista margotu dituzte.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak astelehen honetan eman du gertakari horien harira Ertzaintzako agenteek abiatutako ikerketaren berri. Iaz erregistratutako gorroto delituei buruzko txostenaren aurkezpenean azaldu ditu gertakariak, Eusko Legebiltzarreko Segurtasun Batzordearen izenean eginiko agerraldian.

Joan den asteburuan agertu zirela esan du, Kastrexana eta Basurtu inguruko aterpetxe batean, Boluetako beste batean eta Correo kalean. Halaber, esan du Ertzaintza gertatu dena argitzeko lanean dela, eta pintaketa horiek egin dituzten norbanakoak identifikatzen saiatzen ari dela. Hala ere, nabarmendu du oraindik ikertzen hasi besterik ez direla egin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.