Prentsa askatasuna

Sinadura bilketa bat abiatu dute Pablo Gonzalezen eskubideen alde

Kazetariaren hurbilekoek jarri dute martxan kanpaina, Change.org plataformaren bitartez: 4.000 sinadura erdietsi dituzte hiru egunean. Oroitarazi dute Gonzalez inkomunikatua dagoela otsailean atxilotu zutenez geroztik.

Pablo Gonzalezi babesa adierazteko protesta Nabarnizen, joan den martxoan. MONIKA DEL VALLE, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko apirilaren 21a
14:55
Entzun 00:00:0000:00:00

Kasik bi hilabete joan dira Polonian Pablo Gonzalez euskal kazetaria atxilo eraman zutenetik: otsailaren 28an izan zen. Errusiaren mesedetan espioitzan aritzea egotzita atzeman zuten. Ordutik, ez senideek ez lagunek ez dute aukerarik izan kazetariarekin hitz egiteko. Haren abokatu Gonzalo Boyeren zerbitzurik ere ezin izan du eduki atxilotuak. Orain, ezinegonak bultzaturik, familiak eta lagunek sinadura bilketa bat jarri dute martxan Change.org plataforman, Gonzalezen eskubideak errespeta daitezen galdegiteko. 4.000 sinadura bildu dituzte hiru egunean.

Gonzalezen hurbilekoek argitaratutako oharrean, gogora ekarri dute Poloniako Gobernuak ia ez duela erakutsi kazetariaren atxiloketa justifikatzeko frogarik. Are, zehaztu dute orain arte esplikatutakoak Gonzalezen jatorriarekin duela zerikusia, eta ez haren jardunarekin. Halaber, Espainiako Gobernuaren jarrera kritikatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.