Albistea entzun

Alderdiak

Miren Larrion: «Hautsi egin nintzen. Nigandik, nintzen pertsona horrengandik urrunduz joan nintzen»

Osakidetzan diagnostikoa eta tratamendua jaso dituela eta fiskaltzarekin akordioa egin duela adierazi du EH Bilduko Gasteizko Udaleko bozeramaile ohiak, sare sozialetan idatziriko testu batean. Dimisioa aurkeztu zuen iazko otsailean.

Miren Larrion, 2019ko argazki batean.
Miren Larrion, 2019ko argazki batean. Endika Portillo / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Edu Lartzanguren -

2022ko apirilak 22

«Bada urtebete pasatxo akats bat egin eta aitortu nuenetik. Une hartan, ez nintzen jabetzen kide baten izenean bankuan kontu bat irekitzea, akats bat ez ezik, laguntza eskatzeko oihu bat ere bazela». Horrela hasten da Miren Larrionek Facebooken duen kontuan ostegunean idatzi duen mezua.

Behar zuen arreta jaso duela azaldu du Larrionek, eta Osakidetzako profesionalek diagnostikoa egin eta tratamendua eman diotela.

EH Bilduko Gasteizko Udaleko eleduna zen Larrion, baina 2021eko otsailaren 21ean dimisioa aurkeztu zuen, banku batean alderdikide baten izenean kontu bat ireki zuela zabaldu zutenean.

Auzibidea ireki zioten, baina, azaldu duenez, akordioa itxi du fiskaltzarekin. Diagnostikoa erabakigarria izan da horretan. Esan duenez, tratamenduan dago oraindik, eta laster komunitatearentzako lanak egiten hastekoa da.

«Gaizki nengoela banekien, ez dut ukatuko, baina ez nintzen jabetzen zenbateraino nengoen horrela». Besteak beste, lo egiteko arazoak zituela aipatu du. «Ni behintzat hautsi egin nintzen. Nigandik, nintzen pertsona horrengandik, urruntzen joan nintzen, poliki-poliki».

Buruko arazoetatik itzultzeko bidaia ez dela amaitu adierazi du.

Ingeniaritza Industrialeko eta Ingurumen Ingeniaritzako doktorea da Larrion, eta Euskal Herriko Unibertsitatean irakasten du. 2015ean EH Bilduren zerrendaburua izan zen Gasteizko Udalerako hauteskundeetan, eta botoen %19,6 eta sei eserleku lortu zituen. Emaitza bera lortu zuen 2020ko hauteskundeetan ere, boto are gehiago lortuta. 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundetan Arabako zerrendaburua izan zen.

Alderdiak dimisioa onartu zion, «bere eremu pertsonalari» lotutako gertakariek «ezkerreko subiranismoaren kargu publikoek eta organikoek sinatzen duten kode etikoa urratuko» luketela argudiatuta.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

«Madrilen berme» mahaian

Jon Ordoñez Garmendia Xabier Martin

PSE-EEn bide luzea eginikoa da Ares: sozialisten ordezkari 2005etik 2007ra bitarteko bake elkarrizketetan eta Jaurlaritzako Barne sailburu, besteak beste. Karguan zela hil zuen Ertzaintzak Cabacas. 68 urte zituela hil da.
 ©JON URBE / FOKU

«Adostasun berriek ahalbidetu dute bake prozesua»

Irati Urdalleta Lete

Foro Sozialaren bidea ixtear da, baina hor dago eginikoa: hamabi aholkuetatik 11 beteta edo betetzear. Eta egitekoak: adibidez, biktimen «asimetria» gainditzea. Balorazio «ona» egin dute.
 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Ezker abertzalea izan da lehena GKS isilarazteko lanean»

Xabier Martin

GKSk «ez du borondaterik» iazko udako jaietako liskarrak luzatzeko, baina ohartarazi du «defendatu» egin beharko duela «ezker abertzalearen jazarpena ez bada eteten».

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...