LABORANTZA

Manifestazio jendetsua egin dute Kanbon, Marieniako proiektuaren aurka

94 etxebizitza egin nahi dituzte laborantzako lur batzuetan. 1.100 lagun elkartu dira.

Manifestazioa, gaur, Kanbon. GUILLAUME FAUVEAU
maddi ane txoperena iribarren
2022ko apirilaren 23a
18:50
Entzun 00:00:0000:00:00

Mila lagunetik goiti elkartu dira gaur arratsaldean Kanbon (Lapurdi), Marienia Ez Hunki plataformak deituriko manifestazio batean, gibeletik laborariek gidaturiko 40 traktore zituztela. Laborantzarako diren lur batzuetan egin asmo duten hirigintza proiektua gelditzeko eskatu dute: 94 etxebizitza egin nahi dituzte lau hektareatan.

Office 64 Pirinio Atlantikoetako erakundea eta Bouygues Immobilier daude proiektuaren sustatzaileen artean. Laborari eta hautetsi ugari izan dira manifestazioan, baita herriko etxeko gehiengoan direnetako batzuk ere —tartean Peio Etxeleku EAJren IBB Ipar Buru Batzarreko burua ere—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.