Albistea entzun

Politika

Omnium Culturalek eta CUPek kereila bana jarri dute Pegasusen auziagatik

NSO Group enpresaren aurka jarri dituzte salaketak, «oinarrizko eskubideak masiboki eta modu larrian» urratzea egotzita.

Xavier Antich Omnium Culturaleko presidentea
Xavier Antich Omnium Culturaleko presidentea Alberto Estevez/ Efe Tamaina handiagoan ikusi

Edurne Begiristain -

2022ko maiatzak 2

Omnium Cultural elkarteak eta CUP alderdiak kereila bana aurkeztu dute gaur goizean NSO Group enpresaren aurka. Israelgo NSO Group enpresa da Pegasus espioitza tresnaren sortzailea, eta Omniumek eta CUPek kereilak jarri dituzte haren aurka, uste baitute «oinarrizko eskubideak masiboki eta modu larrian» urratu dituela. Besteak beste, «komunikazioak sekretupean» izateko eskubidea eta «intimitate eskubidea» urratu dituela deritzote. Adierazpen eskubidea eta defentsarako eskubidea ere «zeharka» urratu dituela argudiatu dute salaketetan. Bartzelonako 32. Instrukzio Epaitegian aurkeztu dituzte kereilak. Omnium Culturalek hiru kideren izenean aurkeztu du berea: Marcel Mauri elkarteko presidenteordearen, Elena Jimenez nazioarteko ataleko arduradunaren eta Txell Bonet kazetariaren izenean. CUPek, berriz, David Fernandez, Carles Riera eta Albert Botran kideen izenean aurkeztu du kereila. Omnium Culturalek eta CUPek nork bere aldetik aurkeztu dituzte kereilak, baina biek ala biek eduki berbera dute.

Omnium Cultural elkarteak ohar batean jakinarazi duenez, salaketa eginez erakutsi nahi dute Espainiako Estatuak «legez kanpoko» parte hartzea izan duela zelatatze sarean. Elkartearen helburua da ikerketa bat irekitzea auzian inplikatutako estatu organismo eta botere guztiak auzibidean jartzeko: «Estatuak independentismoaren eta disidentziaren aurka egiten duen gerra zikinaren erakusle bat da Catalangate», adierazi du Xavier Antich Omnium Culturaleko presidenteak.

Estatuko botereek espioitza sarean duten erantzukizuna argitu nahi du elkarteak salaketarekin, eta, horretarako, auziarekin lotura duen dokumentazio oro ikertzeko eskatu du. Halaber, eskatu du ikerketa bat abiatzeko Europan, Pegasus tresnaren erosketan eta finantzaketan erantzukizun penalak dauden argitze aldera.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Abortu eskubidearen aldeko eta kontrako manifestariak, atzo, AEBetako Auzitegi Gorenaren aurrean. ©SHAWN THEW / EFE

Abortu eskubide konstituzionala indargabetu dute epaileek AEBetan

Urtzi Urrutikoetxea

Epaile eskuindarrak nagusi diren Auzitegi Gorenak atzera bota du ia 50 urteko araua. Abortuaren debekua berehala sartuko da indarrean aurretik horretarako legeak onartu zituzten 13 estatutan
Joe Biden AEBetako presidentea, atzo, Etxe Zurian, hedabideen aurreko agerraldian. ©OLIVIER CONTRERAS / EFE

Biden: «Muturreko ideologia baten ondorioa da»

U. Urrutikoetxea

AEBetako presidenteak ohartarazi du amen heriotza tasa igo egingo dela herrialdean, Auzitegi Gorenak hartu duen erabakiaren ondorioz
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentea eta Vladimir Putin Errusiakoa, duela bi urte, Berlinen. ©ALEXEI NIKOLSKY / EFE

Errusiak ez du «arazo gehiago» nahi Ukrainaren hautagaitzaren harira

Ander Perez Zala

Kremlinen eledunak esan du «Europaren barne afera bat» dela EBra atxikitzeko estatusa jaso izana. Bulgariak betoa kendu dio Ipar Mazedoniari talde komunitarioan sartzeko negoziazioei dagokienez
Ukrainako soldaduak, Sievierodonetsk hiritik gertu. ©OLEKSANDR RATUSHNIAK / EFE

Ukrainako tropak Sievierodonetsketik «erretiratuko» dira, Kieven esanetan

Mikel O. Iribar

Errusiari hiria guztiz hartzea falta zaio Luhansk oblasta oso-osorik kontrolpean edukitzeko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...