Heriotza

Zabalgarbin agertu den gorpua 20 urteko migrante batena da

«Ez du indarkeria zantzurik», Ertzaintzaren arabera. Dokumentazioa zeraman gainean, eta hala jakin dute nor den. Bizkaiko Aldundiaren tutoretzapean egon izan da.

Zabalgarbi errauste planta, Alonsotegin (Bizkaia). MONIKA DEL VALLE / FOKU
2022ko maiatzaren 3a
17:10
Entzun 00:00:0000:00:00

Zabalgarbiko zabortegian atzo agertu zen gorpua 20 urteko migrante magrebtar batena da, eta Bizkaiko Aldundiaren tutoretzapean egon izan da, hainbat hedabidek aditzera eman dutenez. Azaldu dute gizonezkoak dokumentazioa zeramala gainean, eta horrela jakin ahal izan dutela bere identitatearen berri; hala ere, orandik Segurtasun Sailak ez du ezer baieztatu.

Hain zuzen, Ertzaintzak jakinarazi zuen atzo goizaldean, gizon baten hilotza azaldu zela Zabalgarbi errauste plantan (Alonsotegi, Bizkaia); zehazki, «hondakinak husteko eta tratatzeko prozesuan». Ertzaintzaren arabera, gorpuari orain arte ez diote «indarkeria zantzurik» antzeman. Litekeena da kontainer batera lotara sartzea, eta zabor kamioiren batek oharkabean harrapatzea; beste hainbat kasutan gertatu da hori Bizkaian azken urteotan.

Zabalgarbira zama hustera joandako kamioiekin lanean ari zirenetako batek deitu zuen Ertzaintzara gorpua ikusi duenean. Ertzaintza eta auzitegiko medikua joan ziren bertara, eta Bilboko Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman zuten gorpua, autopsia egitera.

Ikusi gehiago:Etxegabe bat hilda aurkitu dute Bilboko parke bateko banku batean

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.