Industria

Industria jarduna %7,9 handitu da lehen hiruhilekoan

Urte arteko bilakaera aztertuz gero, energiaren (%19,3), osagai elektrikoen (%19,1) eta makineriaren (%15,4) sektoreak hazi dira gehien.

Metalgintzako langile bat, soldatzen. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Imanol Magro Eizmendi.
2022ko maiatzaren 5a
11:24
Entzun 00:00:00 00:00:00

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako industria 4,6% hazi da martxoan, eta, lehen hiruhilekoko datuak iazkoekin alderatuz gero, %7,9koa da igoera. Sektorekako azterketa eginez gero, energiaren (%19,3), osagai elektrikoen (%19,1) eta makineriaren (%15,4) sektoreak hazi dira gehien 2022an. Beste muturrean dago zurgintza (-%3,3), eta batez ere kautxuaren eta plastikoen sektorea (-%11,2).

Denak, baina, ez dira albiste onak, eta horregatik dira hain ezberdinak hiruhilekoko eta martxoko datuak. Izan ere, aurtengo otsaileko datuekin alderatuz gero, industria ekoizpena %2,1 murriztu da. Halere, nabarmentzekoa da ekipo ondasunek %11,2ko igoera izan dutela martxoan. Sektore hori oso garrantzitsua da, besteak beste autogintza, trengintza eta ontziolak barruan sartzen direlako.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA