Literatura

Sarrionandiaren lana aztertuko dute EHUren Udako Ikastaroetan

Uztailaren 18an eta 19an izango da, EHUren Bizkaia aretoan, Bilbon

JOseba SArrionandia, joan den urteko apirilean, Euskal Herrra itzuli berritan. AINHOA IRAOLA
mikel lizarralde
2022ko maiatzaren 5a
11:30
Entzun

Joseba Sarrionandiaren literatura: bitakora kaiera izeneko ikastaroa antolatu dute Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen barruan. Uztailaren 18an eta 19an izango da, EHUren Bizkaia aretoan, Bilbon.

Mari Jose Olaziregik eta Nerea Eizagirrek zuzenduko dute ikastaroa, eta, azaldu dutenez, xede nagusia «Sarrionandiaren unibertso literarioaz hausnar egitea» izango da, eta baita «haren testuei buruz pentsamendua eraikitzea» ere. Honako hizlari hauek hartuko dute parte ikastaroetan: William Anthony Douglass, Eider Rodriguez Martin, Leire Bilbao, Aiora Jaka Irizar eta Mikel Aierbe Sudupek. «Autorearekin, adituekin eta zer esana duten irakurleekin auzolanean, Sarrionandiaren sorkuntzaz gogoeta egiteko gunea izango da».

Sarrionandiak berak ere parte hartuko du ikastaroan. Bizitzan artekatutako liburuak hitzaldia emateaz gain, Olatu arteko txalupa arraroa musika-literatura ikuskizuna taularatuko du Ines Osinagarekin batera, eta Ruper Ordorikarekin ere ariko da Memoriaren mapa. Abesti batzuen inguruko elkarrizketa saioan.

Honako hau da egitaraua:

Uztailak 18

09:00: Mari Jose Olaziregi eta Nerea Eizagirre: Ikastaroaren hasiera.
09:15: Lorea Bilbao: inaugurazio instituzionala.
09:30: William Anthony Douglass: Diáspora y cultura vasca. La obra de Joseba Sarrionandia como paradigma diásporico.
10:15: Eider Rodriguez: Kalaportuko marinela. Joseba Sarrionandiaren itsasoetan barna.
11:30: Leire Bilbao: Poesia dena eta ez dena (ez diren gauzak ere badirelako).
12:15: Aiora Jaka Irizar: Tradutore tradittore. Sarrionandiaren liburutegian barna.
18:30: Ines Osinaga & Joseba Sarrionandia: Olatu arteko txalupa arraroa. Letrak eta doinuak elkarrizketan.

Uztailak 19

09:30: Mikel Aierbe Sudupe: Narrazio guztiak berrirakurtzen.
10:15: Nerea Eizagirre: Sarrionandiaren erbeste literarioa: kontrapuntuzko idazkerarantz.
11.30: Joseba Sarrionandia: Bizitzan artekatutako liburuak.
18:30: Ruper Ordorika & Joseba Sarrionandia. Memoriaren mapa. Abesti batzuen inguruko elkarrizketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.