Albistea entzun

Amatasun «disidente eta feministak», erdigunera

Erika Lagomak eta Estitxu Fernandezek amatasunari buruzko ‘M ama* eme* ume*’ liburua egin dute, Tene Mujika saria baliatuta. Galderak plazaratzeko eta eztabaida sortzeko helburuarekin aurkeztu dute obra.

Erika Lagomak eta Estitxu Fernandezek ‘M ama* eme* ume*’ liburua egin dute
Erika Lagomak eta Estitxu Fernandezek ‘M ama* eme* ume*’ liburua egin dute Jon Urbe / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Oihane Puertas Ramirez -

2022ko maiatzak 5 09:21

Erditu diren amak, erditu ez direnak, ama ez izatea aukeratu dutenak, ama bakarrak, banatu diren amak, adopzio bidezkoak, amonak, etorkinak, edota ama lesbianak. Amatasuna bizitzeko modu asko daude, baita ama izateko modu ugari ere, eta horietako lekukotasun batzuk bildu dituzte Erika Lagomak eta Estitxu Fernandezek M ama* eme* ume* liburuan.

Egileek Tene Mujika saria irabazi zuten iaz, eta horrekin ondu dute obra. Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak banatzen dute beka, eta Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuetarako da.

«Ez da liburu eroso bat, eta hala behar du», adierazi du Fernandezek. Izan ere, amatasun «disidente eta feministak» erakusten dituzte liburuan, galderak plazaratzeko eta eztabaida sortzeko helburuarekin. Horregatik, hain zuzen ere, obrak «zeresana» emango duela uste du Xabier Mendiguren editoreak, «eztabaida hau plazara ekartzeagatik».

Egileek azaldu dutenez, amatasunaren eta feminismoaren arteko harremana «gatazkatsua» izan da urteetan zehar, besteak beste, emakumeek batzuetan ama izatera derrigortuta daudela sentitu dutelako. Liburuan azaltzen denez, ordea, amatasunaren instituzioak zapaltzen ditu emakumeak, eta ez amatasunaren bizipenak berak. Ideia horri tiraka ondu dute obra, uste dutelako iritsi dela garaia ikusteko nolako amatasunak eraiki nahi diren. Horrekin batera, salatu dute gaur egungo sistemak amatasunak bizitzeko baldintza «eskasak» eskaintzen dituela.

Guztira hamahiru bizipen jaso dituzte liburuan, 11 emakumeenak dira, eta bi gizonenak. «Ez genuen nahi liburua ulertzea bakarrik emakumeentzako liburu bat balitz bezala, nahi genuen liburua gizonengana ere iristea», azaldu du Lagomak, eta hurbiltasun hori sortzeko modu bat aurkitu dute aitei ere ahotsa ematen; «beraien aitatasuna modu kontzientean hausnartuta bizi duten gizonei», hain zuzen.

Bizipen horiek jasotzean, ertzera jo nahi izan dute, «ertzean ez daudenak ahaztu gabe». Horrela, liburuan lantzen dira, besteak beste, amatasuna eta eritasuna, indarkeria matxista, indarkeria obstetrikoa, migrazioa, eta osasun mentaleko arazoak. Horrez gain, galerak agertzen dira, baita galdutako umeak eta doluak ere. Horrela, amei, ama izan ez diren emakumeei nahiz gaiarekin sentsibilizaturik sentitzen diren gizonentzat da obra. Finean, gizarte «justuago bat» amesten duen edonorentzat.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©BERRIA
Miarritzeko harrotasunen martxa, atzo. ©BOB EDME

«Mugak hausteko» harrotasunez hartu dituzte Miarritzeko karrikak

Oihana Teyseyre Koskarat

Ehunka lagun bildu dira harrotasunaren martxan. LGTB komunitateko eragileek nabarmendu dute gora egin dutela horien kontrako erasoek

Barakaldon eraso matxisten aurka egindako elkarretaratze bat, aurtengo martxoan. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Gizon bat espetxeratu dute, neska lagun ohia hiltzen saiatzea egotzita

Jon O. Urain - Maddi Ane Txoperena Iribarren

Labanaz eraso dio andreari, eta emakumea larri dago, Gurutzetako ospitalean. Basauriko kartzelan sartu dute gizona. Mugimendu feministak elkarretaratzera deitu du gaur arratsalderako Barakaldon

Osasun zentro bateko sarrera, artxiboko irudi batean. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Bere burua hiltzen saiatu direnen arreta hobetzeko prozedura, abian

Oihane Puertas Ramirez

Oraintsuko Suizidio Ahaleginaren Kodea Osakidetzako sare osoan dago erabilgarri

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...