Etxegabeak

Miarritzen etxegabe bati eraso egin diote azidoarekin, eta larri ospitaleratu dute

Astearte goizaldean gertatu da erasoa. Poliziak herritar bat atxilotu du, biktima hiltzen saiatzea leporatuta.

Biarritzeko Udaletxea, artxiboko irudi batean. BOB EDME, IPARLA
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko maiatzaren 10a
21:34
Entzun

Gizonezko etxegabe bati eraso egin zioten astelehen goizaldean Miarritzen (Lapurdi). Jipoitu eta erre egin zuten, azidoa baliatuta. Baionako Fiskaltzak zabaldutako informazioaren arabera, 04:00 aldean gertatu zen erasoa, kostaldetik hurbil. Zehaztu dutenez, handik ordu gutxira beste gizonezko bat atzeman zuten,erasotzailea delakoan. Polizia etxean zen astearte gauean, atxiloturik, eta etxegabea hiltzen saiatu izana leporatu diote.

Biktimak zauri larriak ditu gorputzean. Erasoa gertatu eta gutxira joan ziren larrialdi zerbitzuak, eta Bordeleko ospitalean erietxeraturik da ordutik. Osasun zerbitzuek ez dute xehetasunik eman gizonezkoaren osasunaren gainean; oraingoz, larri dela baizik ez dute jakinarazi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.