Albistea entzun

Katalunia

Torra bigarrenez zigortu dute desobedientziagatik

Kataluniako Auzitegi Nagusiak hamabost hilabeteko inhabilitazioa eta 24.000 euroko isuna ezarri dizkio presidente ohiari politikari independentista presoen aldeko xingola garaiz ez kentzeagatik.

Quim Torra Kataluniako Generalitateko presidente ohia —ezkerrean—, iragan martxoan, Bartzelonan, bere liburuaren aurkezpenean.
Quim Torra Kataluniako Generalitateko presidente ohia —ezkerrean—, iragan martxoan, Bartzelonan, bere liburuaren aurkezpenean. Marta Perez / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Ander Perez Zala -

2022ko maiatzak 11 09:07

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak hamabost hilabeteko inhabilitaziora eta 24.000 euroko isunera zigortu du Quim Torra presidente ohia, politikari independentista presoen aldeko xingola Generalitatearen egoitzatik garaiz ez kentzeagatik. Bigarren aldia da Torra desobedientziagatik zigortzen dutela.

Epailearen arabera, frogatuta dago Kataluniako gobernuburu izandakoak ez zuela auzitegiaren agindua bete, 2019ko apirilean xingola zeraman afixa epe jakin batean kentzeko agindu ziotenean: «Eraikin publikoek interes orokorren zerbitzuan egon behar dute, eta ez herritar talde jakin baten zerbitzuan».

Akusatua ez da izan gaurko saioan —epaiketa iragan martxoaren 17an egin zuten—, Twitter sare sozialean azaldu zuen modura, ez zuelako «iruzur batean» parte hartu nahi; duela bi urte, argudiatu zuen agindua «legearen kontrakoa» zela, eta adierazpen askatasunerako eskubidea erabiltzen ari zela.

Torrari urte eta erdiko inhabilitazio zigorra jarri zioten auzi beragatik, 2019an, Espainiako Hauteskunde Batzorde Zentralak exijitu zionean pankarta erretiratzeko, argudiatuta hauteskunde garaia zela. Gerora, Espainiako Auzitegi Gorenak zigorra berretsi zuen, eta agintariak Kataluniako Gobernutik atera behar izan zuen; horrek hauteskundeak aurreratzea eragin zuen, iazko otsailera.

Egun berean, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du Torrak lehen zigorraren kontra aurkeztu zuen helegitea; hain justu, Kataluniako Auzitegi Nagusiak betetzat eman du urte eta erdiko inhabilitazio hori.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Erreskate zerbitzuen helikoptero bat Dolomitetako Marmolada glaziarraren gainean, astelehenean. ©ANDREA SOLERO, EFE

Bederatzira handitu da Dolomitetako glaziarrean hildakoen kopurua

Gorka Berasategi Otamendi

Erreskate zerbitzuek bi desagerturen gorpuak aurkitu dituzte Marmolada glaziarraren inguruetan.

Elisabeth Borne Frantziako lehen ministroa, gaur, Asanblean. ©EFE

Bornek konpromisoa eta akordioak eskatu dizkie oposizioko alderdiei

Ander Perez Zala

Frantziako lehen ministroak EDF erabat publiko bilakatzeko asmoa jakinarazi du politika orokorreko saioan. Parisek eta Aiacciuk «datozen egunetan» ekingo diete berriz Korsikaren autonomiari buruzko elkarrizketei.

Boris Johnson, gaur, Erresuma Batuko Komunen Ganberan ©EFE

Gero eta hesituago egon arren, Johnsonek adierazi du «aurrera» egingo duela

Igor Susaeta

Erresuma Batuko lehen ministroarekin bat egiten ez dutenez, gobernuko 30 bat kidek dimititu dute azken bi egunetan. Tory kritikoek alderdi barruko beste zentsura mozio bat bultzatu nahi dute.

 ©BERRIA

Abortatzeko eskubideak etorkizun ziurgabea

Zuriñe Iglesias Sarasola

Azken 25 urteetan hobekuntzak egon dira munduan abortatzeko eskubidean: Afrikan eman da aurrerapausorik handiena. Europa da andreen eskubideak gehien babesten dituena, eta legedi hori leuntzeko erdibidean geratu da Asia. Amerikan izan dira aldaketa nabarienak: AEBetan, txarrera, eta Latinoamerikan, hobera.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...