Jokoaren Legeari hamabost zuzenketa egin dizkiote EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak

Neurri «sendoagoak» eta «murritzaileagoak» behar direla adierazi dute zuzenketak aurkeztu dituzten alderdiek.

Apustu etxe bat. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Olaia L. Garaialde.
2022ko maiatzaren 11
12:46
Entzun

PSNk eta Geroa Baik Nafarroan sustatutako Jokoaren Legeari hamabost zuzenketa aurkeztu dizkiote, eta horren helburua azaldu dute: «Jokoaren arriskuetatik biztanleria eraginkortasunez babesten lagunduko duten neurriak sartu nahi ditugu». Zuzenketak aurkeztu dituzten alderdiek adierazi dute lege proposamena «argi eta garbi» ez dela nahikoa, eta neurri «sendoagoak» eta «murritzaileagoak» behar direla.

Zuzenketen artean taberna eta jatetxeetan joko eta apustu makinak ezabatzeko debekua adierazi dute. Horrez gain, nabarmendu dute horrelakoak horretarako berariaz prest dauden lokaletan egin ahal izango dela, eta sarbidea kontrolatzeko «neurri egokiak» hartu behar direla. Hortaz, lege artikulu berri bat proposatu dute; besteak beste, sektoreko enpresentzako prebentzio neurriak jorratzen ditu proposamenak.

Lege proposamenaren arabera, apustu enpresek ezin dute publizitaterik egin. Hortaz, zuzenketak aurkeztu dituzten alderdiek proposatu dute debeku hori jokoaren sektoreko enpresa guztiei zabaltzea. Horrekin batera, joko enpresen irabazien %2rekin eta kudeaketa publikoaren bidez, ludopatiaren tratamendurako funts bat sortu nahi dute.

«Anbizio txikiko» lege proposamena dela salatu dute. Zuzenketek aurrera egiten badute pertsonak «benetan» babestuko dituen eta ludopatiaren prebentzioan arreta jarriko duen legea espero dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.