Albistea entzun

Gerard Larrondo, Kanboko Latsarri elkarteko burua

Gerard Larrondo: «Labeguerie gizon isildua da Kanbon; aski harrigarria da»

Mixel Labeguerie herriko semearen bizia oinarri duen ‘Egunsentia’ ikusgarria aurkeztuko du Latsarri elkarteak gaur eta bihar, Kanboko kiroldegian. Dantza, bertsoa, kantua eta lekukoak bildu ditu.

Gerard Larrondo.
Gerard Larrondo. Tamaina handiagoan ikusi

Iñaki Etxeleku - Ipar Euskal Herriko Hitza -

2022ko maiatzak 14 12:03

Mixel Labegueriren heriotzaren berrogeigarren urtemugakari, 2020an egitekoa zuten Egunsentia dantza, kantu, bertso eta lekukotasun bideoaren emanaldia. Pandemiagatik, bi urtez gibelatu du Latsarria elkarte antolatzaileak. Gerard Larrondo (Angelu, 1961) Latsarria elkarteko presidentea da. Gaur (20:30) eta bihar (17:00) emanen dute Kanbon, kiroldegian.

Latsarria elkartea, zer da?

Kide guziak elkarte munduan ibili gara luzaz, haurrek dantza edo errugbia egiten zutenean. Haurrak handiturik, ez genuen etxean egoteko gogorik eta erabaki genuen elkarte baten sortzea kultura helburu batekin. Kultura ikuspegi zabalean; ez elite batentzat, baina egun guzitakoari loturik. Kontzertuak egin ditugun gisan, sagarnotegi bazkariak ere antolatu ditugu herritarrentzat. Kanbori euskal izpiritu bat berriz emateko, gure hein xumean.

Guziz euskalduna zen herri bat egon baita, Kanbo, berriki arte?

Gazteria euskaldun biziki ederra bada Kanbon, dinamikoa, borrokatzen dena. Zoritxarrez, ez dena gehiengoan gaur egun. Nahitaez, adin batetik bestera ez ditugu denek gauza berak egiten. Bizkitartean, elkar atzematen dugu gertakari batzuetan.

Berezitasun bat badu Kanbok: gaineko auzoa eta beherekoa.

Aldea soziologikoa zen. Kanbo gaina medikuena eta arta etxeetako egoiliarrena zen; beherekoa nagusiki laboraria zen; larriki erranda. Talka soziologiko horretan, politika ere nahasi zen. Labegueriren garaian, eta ondotik ere bai, hauteskunde bero-beroak izan dira.

Zertarik jin zitzaizuen Egunsentia ikusgarriaren ideia?

Kanboko Jeikadi dantza taldean ibili gara batzuk. Duela hamabost bat urte, kaskaroten urtebetetzea izan zen, eta Jeikadi taldea jada utzia zuten lagun batzuk berriz oholtza gainera igan ziren. Gu barne. Egin nuen: ‘Zer pena jende horrek ez baitu paradarik taula gainerat berriz agertzeko’. Latsarria elkartea 2016an sortu genuen, jende horrekin egitasmo honen muntatzeko. Proposatu genielarik, ikaragarriko harrera ukan genuen.

Ez duzue nahi Labeguerieren omenaldia izatea. Zergatik?

Ez da omenaldia. Zuberotarrek egiten duten bezala [pastoralekin], pertsonaia bat aitzinera ekartzea da ideia. Eta herriko jendearen jakin-mina piztea. Dantzari, kantarien hamarretarik bederatzi kanboarrak dira. Badira herriko etxeko batzuk, abertzale seme-alabak… Labeguerieren bizi bilakaera ikusirik, kasu egin behar zen zer hitz baliatzen zen. Gai minbera izan da Kanbon.

Labegueriek hartu bide politikoarengatik?

Hori da. Kultura mailan denak ados gara errateko aitzindari izan zela. Politikan, arrunt hastapen abertzale baten ondotik, beste bide batean lerrokatu zen. Bada oraino erresumin zenbait. Gizon isildua da Kanbon; aski harrigarria da.

Lekukotasunak agertuko dira emanaldian?

Bada dantza, kantua, bertsoa, txistua. Labegueriek gehien maite zituen adierazpideak dira. Bertsoak biziki maite zituen, txistua jotzen zuen, kantuak egiten eta lehenetan izan zen kantu batzuk zortziko moldean ezartzen dantzatzeko. Hiru gai aipatuko dira ikusgarrian: kultura, politika eta Labeguerie kanboarra. Gai bakoitza abiatuko da lekukotasun batekin. Pertsona bera berriz jinen da bertsoen gaia ematera. Bertsolariak lekukoak izanen dira: Maddi Sarasua eta Oier Urreizti.

Labegueriren kantuekin asmatuak dira dantzak?

Bai, musika moldaketak eginez. 1960ko hamarkadako kantuak mota bertsukoak dira maiz; beraz, erneago egin ditugu. Baina kantuak ezagun dira. Pascal Lazkanok eta Amadeo Txoperenak —Jeikadiko dantza irakasle historikoa— egin dizkigute dantzak. Abesbatza buru Olivia Iparragerre izan dugu. Musika Patxi Bridierrek moldatu du.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JON URBE / FOKU

«Mundu honek asko eman dit, baina nik ere dena eman diot»

Itziar Ugarte Irizar

Lacarrak dio maila batera heltzekotan hor gelditzeko moduko «pisua» hartuta heldu behar dela; bidea dela gauza, ez inorako presa. Hiru hamarkadatik gora daramatza dantzan, sari entzutetsuenak bizkarrean, eta Golden Producciones-ekin landu dituen lehen bi piezak emango ditu asteon Gasteizen eta Donostian.
Grizzly Bear taldean aritu da orain gutxira arte Daniel Rossen. ©BERRIA

Konplexutasuna erraietan

Mikel Lizarralde

Daniel Rossen musikari estatubatuarrak bere lehen lan luzea argitaratu du, EP batekin bakarka estreinatu eta hamar urtera: 'You Belong There', folketik eta popetik edaten duen bilduma dotore eta konplexua.

Haiti irratiaren ahotsa

Haiti irratiaren ahotsa

Andoni Tolosa

Diskoetxea: Anti 2022.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...