Homofobia

Eraso homofobo bat salatu dute Uribarri Ganboa urtegian

Arroiabeko hondartza nudista inguruan, harri batez eraso egin diete bi homosexuali, «marikoi zikina» oihuen ondotik. Harriak bietako bati eman dio. Erasoa jasan dutenek salaketa jarri dute.

Uribarri-Ganboako urtegia, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANE / FOKU
2022ko maiatzaren 16a
10:59
Entzun

Gasteizko Uribarri Ganboa urtegian gertatu da, Arroiabeko (Araba) hondartza nudistaren inguruan. Salatzaileak sare sozialen bidez zabaldu ditu erasoaren nondik norakoak. Haren hitzetan, harri bat bota diete berari eta bere bikotekideari, «marikoi zikina» oihuen ondotik, eta harriak bikotekideari eman dio.

Ikusi gehiago:Lau urtean hirukoiztu egin dira Ikusgunen salatu diren gertakari LGTBIfobikoak

Salatzaileak nabarmendu du bere bikotekideak ez duela zauri larririk, «fisikoki ondo» dagoela, baina hala eta guztiz ere horrelako erasoak salatu egin behar direla.

Erasoaren ondoren, bikotekideak Ertzaintzari deitu zion. Lekuan bertan egin zuten argiketa, eta salaketa jarri zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.