Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeak

Euskal Herria Baik emaitza onak lortu ditu

Euskal Herria Bai koalizioak emaitza ona lortu du Ipar Euskal Herrian. Laugarren indarra da hiru hauteskunde barrutietan, seigarrenean abertzaleek emaitza historikoa lortu dute, bozen %10era hurbilduz. Laugarren hautesbarrutietan ere inoizko emaitza hoberena lortu du. 10.000 botoen heina gainditu du.

2007ko ekainaren 11
13:56
Entzun
Abertzaleek inoizko emaitza hoberenak lortu dituzte Ipar Euskal Herriko hiru hauteskunde barrutietan. Seigarren hauteskunde barrutian izan da, beharbada, gorakada ikusgarriena. Beñat Elizondok botoen %9,02 lortu du, hala nola 5.021 boz.Orain arte, abertzaleak kopuru horretatik nahiko urrun ibili dira. Emaitza horrekin, gutxi-gutxiagatik huts egin du hirugarren indarra izatea.

Laugarren hauteskunde barrutian ez da gorakadarik izan boz kopuruaren aldetik. Haatik, portzentaian gora egin du, bozen %6,32 lortu baitu eremu osoan. Hautekunde barruti osoan laugarren indarra bada ere, Euskal Herrian hirugarren indarra da.

Bosgarren hauteskunde barrutian, abertzaleak gibelago daude, bozen %4,5ekin. Laugarren indar politikoa da Baionaren hauteskunde barrutian. Haatik, orain arteko emaitzak baino hobea da, orain arte abertzaleak ez baitziren %3tik askoz gorago ibiltzen, hauteskunde mota hauetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.