Abertzaleek inoizko emaitza hoberenak lortu dituzte Ipar Euskal Herriko hiru hauteskunde barrutietan. Seigarren hauteskunde barrutian izan da, beharbada, gorakada ikusgarriena. Beñat Elizondok botoen %9,02 lortu du, hala nola 5.021 boz.Orain arte, abertzaleak kopuru horretatik nahiko urrun ibili dira. Emaitza horrekin, gutxi-gutxiagatik huts egin du hirugarren indarra izatea.
Laugarren hauteskunde barrutian ez da gorakadarik izan boz kopuruaren aldetik. Haatik, portzentaian gora egin du, bozen %6,32 lortu baitu eremu osoan. Hautekunde barruti osoan laugarren indarra bada ere, Euskal Herrian hirugarren indarra da.
Bosgarren hauteskunde barrutian, abertzaleak gibelago daude, bozen %4,5ekin. Laugarren indar politikoa da Baionaren hauteskunde barrutian. Haatik, orain arteko emaitzak baino hobea da, orain arte abertzaleak ez baitziren %3tik askoz gorago ibiltzen, hauteskunde mota hauetan.
Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeak