Albistea entzun

KLIMA LARRIALDIA

Klima larrialdiarekin lotutako lau adierazlek markak hautsi zituzten iaz

Munduko Meteorologia Erakundearen azken txostenaren datuek «argi» erakusten dute «giza ekintzak ari direla mundu mailan aldaketak eragiten Lurrean, ozeanoan eta atmosferan, eta horiek ondorio kaltegarriak eta iraunkorrak dituztela ekosistemetan eta garapen jasangarrian».

Igor Susaeta -

2022ko maiatzak 18

Klima larrialdia areagotzen ari da. Izan ere, Munduko Meteorologia Erakundeak argitaratutako azken txostenaren arabera, klima krisiarekin lotutako lau adierazlek markak hautsi zituzten iaz. Berotegi efektuko gasen pilaketa, itsas maila, ozeanoen berotze edukia eta haien azidotzea dira adierazleak, eta NBE Nazio Batuen Erakundearen agentziak ohartarazpen bat egin du gaur ikerketaren berri eman eta gero: «Datuek argi asko erakusten dute, berriro, giza ekintzak ari direla mundu mailan aldaketak eragiten Lurrean, ozeanoan eta atmosferan, eta horiek ondorio kaltegarriak eta iraunkorrak dituztela ekosistemetan eta garapen jasangarrian».

Tenperaturek, oro har, ez zituzten markak hautsi 2021ean, eta hori izan zen, nagusiki, La Niña fenomenoaren ondorioz. Mundu mailako batez besteko tenperatura 1,1 gradu beroagoa izan zen industrializazioaren aurretiko garaiarekin alderatuta (1850-1900), eta aintzat hartu behar da Parisko Hitzarmenean (2015) helburutzat jo zutela mendearen amaieran planetaren tenperatura ez igotzea 1,5 gradu baino gehiago XX. mendearen hasierakoaren alderatuta.

Ikusi gehiago: Australiako arbolen heriotza tasa bikoiztu egin da 1980tik

Adierazleei beraiei dagokienez, txostenean nabarmendu dute ozeanoen pH-a azken 26.000 urteotako mailarik baxuenean dagoela, eta azidifikazio hori gertatzen dela ozeanoek xurgatzen dutelako gizakien ekintzarengatik sortutako karbono dioxido isurketen ia laurdena. Itsas mailaren igoerari dagokionez, goia jo dute datuek. 2013-2021 epean 4,5 milimetro igo zen, batez beste, urtero. Horrek esan nahi du 1993-2002 artean erregistratutako halako bi egin zuela gora. Hori gertatu da, txostenak dioenez, izotz kontzentrazio handiak masa galtzen eta urtzen ari direlako.

«Gure begien aurrean ari da aldatzen klima. Berotegi gasen ondorioz atmosferan pilatutako beroak belaunaldi askoan berotuko du planeta», azpimarratu du Munduko Meteorologia Erakundearen idazkari nagusi Petteri Taalasek gaur dokumentuaren aurkezpenean. Nabarmendu dute, bide batez, Antartikako ozono geruzaren zuloa «ohikoa baino zabalagoa eta sakonagoa» izan zela; hain zuzen, 24,8 milioi kilometro koadrokoa.

«Klima hondamendia»

«Egungo energia sistemak ez du funtzionatzen, eta gero eta gehiago hurbiltzen gaitu klima hondamendira», ohartarazi du Antonio Guterres NBEren idazkari nagusiak. Energia eredua aldatzeko deia egin du: «Erregai fosilak kale itsu bat dira ingurumenari dagokionez, baita ekonomikoki ere».

Egunotan bero olde bat pairatzen ari dira India ipar-mendebaldean eta Pakistanen, eta, NBEren agentziaren datuak aintzat hartuta, Erresuma Batuko Meteorologia Zerbitzu Nazionalak ondorioztatu du klima larrialdirik gabe hiru mendez behin gertatuko zen fenomenoa orain hiru urtez behin gerta litekeela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

G7ko eta Europako Batasuneko agintariak, Elmaun (Alemania), herenegun. ©THOMAS LOHNES / EFE

G7ko herrialdeek «behar bezain luze» babestuko dute Ukraina

Ander Perez Zala

«Nekazaritza ontzientzako pasabide aske bat» irekitzera deitu dute munduko estatu industrializatuenek Mosku. Errusiako armadak Krementxuk bonbardatu du, eta gutxienez hamahiru lagun hil ditu
Abortuaren aldeko aktibista talde bat, larunbatean, Auzitegi Gorenaren eraikinaren aurrean protesta egiten. ©WILL OLIVER / EFE

Ziurgabetasuna nagusi AEBetan

Urtzi Urrutikoetxea

Auzitegi Gorenak abortu eskubide konstituzionala ezabatu eta gero, klinika batzuk ixten hasi dira, eta milaka emakumek ez dakite non eta noiz artatuko dituzten.
Iragan ostiralean 2.000 lagun baino gehiago ahalegindu ziren Melillako harresia gainditzen. ©STRINGER / EFE

Espainiako Gobernuak mafiei egotzi die Melillan gertatutakoa

Zuriñe Iglesias Sarasola

Sanchezen aurkako kritikak areagotu egin dira, eta Espainiako zenbait alderdik eskatu diote jazotakoa «argitzeko». Marokoko Fiskaltzaren aginduz, 32 lagun atxilotu dituzte
 ©ANDY RAIN / EFE

Toryen arteko haustura argi ikusi da protokoloari buruzko eztabaidan

Igor Susaeta

Erresuma Batuko Gobernua legea «urratzen» ari da, kontserbadoreen sektore baten arabera. Johnsonek aurten onartu nahi du lege erreforma

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...