Autodeterminazioa
Pirinioetako Bidean parte hartzera deitu dute Baionan
Ipar Euskal Herriko hainbat pertsona ezagunek babestu du Gure Esku-k Kataluniako beste plataforma batzuekin batera antolatutako ekinbidea

Larhun, Orhi eta Xoldoko gaina. Gailur horietara igoko dira uztailaren 2an, Ipar Euskal Herrian. Urte hasieran aurkeztu zuen Gure Esku erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak Pirinioetako Bidea egitasmoa. Kataluniako plataforma batzuekin elkarlanean Pirinioetako 300 gailur argiztatuko dituzte, herrien autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko. Orotara, 150 gailur bete beharko dituzte euskal herritarrek. Gaur Ipar Euskal Herriko zatia aurkeztu dute Baionan.
Haizpea Abrisketaren adierazpenak @berria @Gure_Esku pic.twitter.com/eYOnO8zot6
— Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) May 18, 2022
Ipar Euskal Herriko hainbat pertsona ezagunek babestu dute autodeterminazio eskubidearen aldeko mobilizazioa, besteak beste, Xabi Larralde, Jakes Bortairu, Xabi Etxeberri, Argitxu Dufau... Haizpea Abrisketak irakurri du adierazpena, Amaiur Alvarez Gure Esku-ko bozeramailearekin batera. «Mezu argi bat bidaliko dugu Pirinioetatik mundura: libre eta burujabe izan nahi dugu, gure geroa erabaki nahi dugu, eta herritarren borondatea entzun eta errespeta dadin galdegiten dugu. Ez gehiago, baina ezta gutiago ere».
Amaiur Alvarez @Gure_Esku-ko bozeramailearen adierazpenak @berria pic.twitter.com/teggQyBe4C
— Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) May 18, 2022
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.