Albistea entzun

Ikurrak

Iruñeko Udalak 100.000 euro gastatuko ditu Nafarroako bandera erraldoi bat Foruen plazan jartzeko

Hamabi metro luze eta zortzi metro zabal izango ditu bandera erraldoiak. Nahi beste aldiz altxatzeko nahiz astintzeko korda motordun bat ere izango du.

Foruen plaza, artxiboko irudi batean.
Foruen plaza, artxiboko irudi batean. Iñigo Uriz / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2022ko maiatzak 19

Enrique Maia Iruñeko alkateak hamabi metro luze eta zortzi metro zabal izango dituen Nafarroako bandera erraldoi bat jarri nahi du Foruen plazan. Zehazki, Zaragozako etorbidetik hurbil dagoen Foruen plazako mutur batean kokatu nahi du bandera, Vianako Printzearen plazarantz joateko norabidean. Hamabi metro luze eta zortzi metro zabal izateaz gain, 30 metro izango dituen masta luze bat ere izango du bandera erraldoiak, eta nahi beste aldiz altxatzeko nahiz astintzeko korda motordun bat ere izango du.

Dagoeneko hasiak dira bandera jartzeko zimendatze lanekin. Iruñeko Udaleko Obra Zerbitzuko langileak ari dira jardun horretan, baina mastari eta banderari lotutako egitekoak Iberti enpresako langileek egingo dituzte.

Mastari eta banderari lotutako fabrikazio, garraio eta instalazio gastuak 75.000 euro inguru izango direla adierazi dute. Horri, baina, zimendatze lanen gastuak gehitu behar zaizkio. Kontu horiek kontuan hartuta, 100.000 euro inguruan geldituko da.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Jakes Abeberri hil da, abertzaletasun mugimenduan erreferentea

Jone Arruabarrena - Ekhi Erremundegi Beloki-Ainize Madariaga

Enbata mugimenduaren sortzaileetako bat eta izen bereko aldizkariaren zuzendari izan zen Abeberri. 92 urterekin zendu da.

Foro Sozialak gonbidatuta, «Memorien elkarrizketa» proiektuan parte hartu duten boluntarioak, Nafarroako Parlamentuan. ©Iñigo Uriz / FOKU

Foro Sozialak 'Memorien elkarrizketa' proiektua aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan

Ion Orzaiz

Indarkeriaz gogoeta egin eta «elkarrizketarako espazioak» sortzeko beharra aipatu dute.

Elkarrekin Herriarentzat talde politikoaren aurkezpena. ©/ Bob Edme

Etxelekuk Etxegarairengana joko du, taldearen sorrera gauzatzeko

Ekhi Erremundegi Beloki

Gutuna bidaliko diote talde politikoaren sorrera formalizatzeko, eta abenduaren 10eko batzarrerako osatua izatea espero dute. «Kontra» joateko borondatea ukatu dute.

Usurbilgo udaletxea. ©NOAUA

Usurbilgo Sagardia plazaren izena aldatzea exijitu du Espainiako Gobernu Ordezkaritzak

Xabier Martin

Joxe Martin Sagardia euskal errefuxiatua BVEk hil zuen 1980an, Miarritzen. ETAko ustezko kideen zerrenda batean dagoela esan dio udalari Espainiako Gobernu Ordezkaritzak, eta Terrorismoaren Biktimen Legea urratzen duela plazaren izenak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...