UEUfestak antolatu dituzte 50 urte ospatzeko

Ekainaren 1etik 16ra izanen da besta, eta hitzaldiak, bertsoak eta musika egonen dira.

Xabier Lozano, Edurne Koch eta Kepa Sarasola. BERRIA
Olaia L. Garaialde.
2022ko maiatzaren 19a
13:26
Entzun

UEU Udako Euskal Unibertsitateak mende erdia betetzen duela ospatzeko, UEUfesta antolatu dute Euskal Herriko zenbait tokitan. Tokian tokiko ikertzaile gazte eta beteranoek mikrohitzaldiak eskainiko dituzte. Horrez gain, hainbat euskal bertsolari eta musikarik ere parte hartuko dute. Helburua da UEUren komunitatea bildu, omendu eta ospatzea.

Bestaren antolatzaileek azaldu dutenez, unibertsitatean egiten diren ekitaldiak «askotan serioak» dira, eta, «beharrezkoak» izan arren, UEUren izaera «gertukoa» eta «herrikoia» dela diote.

Ekainaren 1ean hasiko dira ikastaroak, 18:00etan, UEUren ikastetxe nagusian, Eibarren (Gipuzkoa). Miren Atristain, Jone Amuategi, Arrate Hernandez, Iraia Muñoa, Felix Elortza eta Edu Apodaka ikerlariek hitz eginen dute. Horrez gain, Mikel Karton musikariak ere parte hartuko du. Ane Sarasua UEUko idazkari nagusiak eta Leire Narbaiza UEUko bazkideak aurkeztuko dute saioa. Gainerako ikastaroak ere 18:00etan hasiko dira.

Ekainaren 2an, Donostiako Teila Fabrikan izanen da. Mirari Martiarena UEUko bazkideak eta Idoia Torregarai UEUko komunikazio arduradunak aurkeztuko dute. Ursula Luna, Marina Landa, Unai Lertxundi, Jone Galdos, Eider Urkola, Aitor Cevidanes eta Olatz Arbelaitz ikerlariek eta Marina Landa musikariak parte hartuko dute.

Ekainaren 7an, Iruñeko Laban izanen da besta. Txabi Lozano UEUko bazkideak eta Edurne Koch UEUko Nafarroako arduradunak aurkeztuko dute. Irati Majuelo, Nerea Blanco, Imanol Picallo, Aroia Burguete, Ilazki Anaut eta Natxo Irigoien ikerlariek parte hartuko dute. Abereh arduratuko da musikaz.

Ekainaren 9an, Bilboko Bira gunera egingo du salto bestak. Maite Luengo, Mikel Musatadi eta Arantza Aldezabal ikertzaileek parte hartuko dute, eta Koldo Garcia UEUko zuzendaritzako kideak eta Ainhoa Latatu UEUko graduondokoen arduradunak aurkeztuko dute. Unai Iturriaga eta Jone Uria bertsolariek ere parte hartuko dute.

Ekainaren 15ean, Gasteizeko Zas espazioan izango da, eta Urtzi Arriola, Amaia Eiguren, Rakel Gamito, Aiara Garitazelaia, Maitane Junguitu, Irati Leon, Andrea Perales, Marina Sagastizabal eta Uxue Sanchez ikerlariek parte hartuko dute. Oier Azkarraga UEUko Soziologia sailburuak eta Irati Iciar UEUko jarduera akademikoko koordinatzaileak aurkeztuko dute.

Baionako Kalostrapenen amaituko da besta, ekainaren 16an. Alaia Cachenaut, Iban Larrandaburu, Karine Etxeberri eta Elena Casirain ikertzaileek eta Miren Artetxe eta Maddi Ane Txoperena bertsolariek parte hartuko dute. Pauline Guelle UEUko zuzendaritzako kideak eta Oihana Zamponi Eusko Ikaskuntzako komunikazio arduradunak aurkeztuko dute.

Udako ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago, eta ikastaroak hasi baino astebete lehenago izena emateko aukera egonen da. Hamar euroko prezio sinbolikoa izanen dute ikastaroek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.