Albistea entzun

Wikipediak euskarazko bideo pedagogiko libreak sortuko ditu

'Ikusgela' izena du proiektuak, eta, Wikipediaren webgunean ez ezik, Youtuben ere ikusgai edukiko dituzte ikasleek eta gai horietan interesa duten guztiek.

Wikipediak euskarazko bideo pedagogiko libreak sortuko ditu
Wikipediak euskarazko bideo pedagogiko libreak sortuko ditu Tamaina handiagoan ikusi

Mikel P. Ansa -

2022ko maiatzak 24

«Sarean euskararen presentzia areagotzea eta euskarazko Wikipedia osatzea». Horiek dira Ikusgelaren helburuak, euskarazko Wikipediak abiatu duen proiektu berriaren asmoak. Azalpen bideo pedagogikoak landuko dituzte, eta libreak izango dira edukiak: edonoren eskura egongo dira. «Bideo guztiak eduki libreekin osatu dira, eta sortutako materiala ere librea izango da, sarean aritzeko modu baten erakusgarri», azaldu du Ander Bolibar proiektuaren koordinatzaileak.

Sarean euskarazko halako edukien hutsunea handia dela sumatu dute, eta Mundua ulertzeko bideoak leloarekin zabalduko dituzte lanak; ikasleak dituzte buruan, baina baita eduki horietan interesa duen jendea ere. «Tonu freskoa» izango dute, eta «narratiba berrietara egokitutako lengoaiak eta baliabideak» erabiliko dituzte bideoak egiteko.

Lehendabiziko bideoak bihar sareratuko dituzte, maiatzak 25. Hannah Arendt eta Simone de Beauvoir pentsalariei buruz ondu dituzte lehen bi bideo horiek. Lehen aldiz, unibertsitatera sartzeko ebaluazio azterketan sartu dituzte bi autore horiek, eta aukera egokia iruditu zaie bideo sorta horrekin hastea. Agora Filosofia Elkartearen eta EHUko Joxe Azurmendi Katedraren laguntzarekin osatu dituzte bideoen edukiak, eta Klara Badiola aktoreak jarri die ahotsa. Bideoen edukien kalitatea bermatu nahi du Ikusgelak.

Irailetik aurrera, maizago

Maiatzean bi bideo aurreratuko badituzte ere, egitasmoa irailean hasiko da indartsuago, eskoletako ikasturte berriarekin. Irail erditik aurrera ikasturteko bideo sailak aurkeztuko dituzte, eta maiztasunez joango dira bideo berriak sortzen. Filosofiari buruzkoak egin dituzte lehen bi bideoak, baina jakintza esparru gehiagotan arituko dira irailetik aurrera, beti azalpen bideo pedagogikoak eginez, «libreak eta euskaraz». Kasu batzuetan animazio teknikak erabiliko dituzte, beste batzuetan aurkezle batek gidatuko ditu.

Proiektuak badu webgune bat (ikusgela.eus), baina Wikipedian bertan ere emango dituzte bideoak, eta Youtuben kanal bat sortu dute. Sare sozialen bidez ere zabalduko dituzte bideoak. BERRIA Ikasgela webguneak ere zabalduko ditu bideo horietako batzuk. «Proiektuaren funtsa ez da edukiontzia, edukia bera baizik», adierazi du Bolibarrek. Izan ere, euskara erabiltzeko heldulekuak ematea da asmoa: euskara eremu formalean soilik erabiltzen dutenei aukera eman nahi die eremu informalean ere euskarazko edukiak ikusteko.

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak koordinatzen du proiektu hau, eta Eusko Jaurlaritzak diruz babesten. Hiru Damatxo ekoiztetxearen laguntzarekin ari dira bideoak egiten.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Erabilera da orain benetan indartu behar dugun esparrua»

Arantxa Iraola

UEMA handitzen ikusi du Lazkanok han kargua hartu zuenetik, harro: gainditzear dute ehun herriren langa. Kontrara, datuek erakusten dute, eta kaleetan ere sentitzen da, hiztun komunitateen trinkotasun galera.
Aralarren elkartu ziren hainbat lagun, gasbidearen aurka. ©ARALAR ZAINDU DEZAGUN

Makinak martxan ez jartzeko

Edurne Elizondo

Aralar Zaindu Dezagun plataformak manifestaziora deitu du Lekunberrin (Nafarroa), Nedgya enpresak Aralarko Babes Bereziko Eremuan egin nahi duen gasbide proiektua salatzeko.

Kalera jo zuten herritar ugarik Bilbon, arrazakeria, xenofobia eta ijitoen aurkako diskriminazioa salatzeko. ©M. DEL VALLE / FOKU

Erakundeen arrazakeria «egiturazkoa» dela salatu dute

Joxerra Senar - Javi West Larrañaga

Kalera atera dira ehunka lagun «politika publiko arrazisten» aurka egiteko, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean

Elkarretaratzea egin dute Hendaian atxiloketak salatzeko. ©GILLAUME FAUVEAU

Migratzaileak laguntzeagatik, hiru kide atxilotu ditu Poliziak Urruñan

Garazi Aduriz Zuñeda

Arratsalderako utzi dituzte aske. Dozenaka pertsona bildu dira Hendaian, Etorkinekin Diakite eta Bidasoa Etorkinekin elkarteek deiturik

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...