Nafarroako Parlamentura eramango dute Elizako sexu abusuen biktimen errekonozimendurako legea
EH Bilduk, PSOEk, Gero Baik eta Ezkerrak proposatu dute legea, baina Nafarroako Gobernuak onartu behar du.

Nafarroako Gobernuak onartu egin du parlamentura eramatea Eliza katolikoan jasandako sexu abusuen biktimen errekonozimendurako legea. EH Bilduk, PSOEk, Gero Baik eta Ezkerrak proposatu dute legea, baina Nafarroako Gobernuaren esku dago legea onartzea. «Bizikidetza demokratikoa eta baketsua izateko nahitaezkoa da giza eskubideak urratu dizkieten biktimak duintzea eta egiturazko erreparazioa egitea», adierazi du Nafarroako Gobernuak.
Eliza katolikoan sexu abusuak jasan zituzten biktimen errekonozimendu indibiduala eta kolektiboa ageri da legean. Gainera, errekonozimendurako batzorde bat sortu nahi dute.
Lege proposamenaren arabera, biktimei laguntza eskainiko zaie, hala nola aholkularitzaren bidez eta beste entitateekin bitartekaritza eginez.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.