Albistea entzun

Migrazioa

EAEra etorritako atzerritarren kopurua %13,3 murriztu da 2021ean

Pandemia aurreko datuen aldean are handiagoa da beherakada: %73,4koa. Jatorriaren arabera, datozen gehienak latinoamerikarrak dira, ondoren magrebtarrak, eta hirugarren Europako Batasunekoak.

Bilboko San Frantzisko kalean etorkin ugari bizi dira
Bilboko San Frantzisko kalean etorkin ugari bizi dira Luis Jauregialtzo Tamaina handiagoan ikusi

Javi West Larrañaga -

2022ko maiatzak 26

Euskal Autonomia Erkidegoko biztanle guztien %11,5 atzerrian jaiotakoak dira, Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak argitaratu duenez. 2021ean beherakada egon da immigrazioan, 2020an baino %13,3 atzerritar gutxiago etorri baitira EAEra. Behatokiak aurkitu duenez, pandemiak eragin handia izan du etorkinen jarioan, 2021ean 2019an baino %73,4 atzerritar gutxiago etorri dira eta.

Arabak du atzerritar jatorriko kopururik handiena: %15,5. Gipuzkoakoa %11,5ekoa da, eta Bizkaikoa %10,9koa.

Jatorria kontuan hartuta, latinoamerikarrak dira ugarienak oraindik ere; haien atzetik, magrebtarrak eta Europar Batasunekoak. Herrialdeka, baina, desberdina da sailkapena: EAEko atzerritar gehienek Marokon dute jatorria (29.701 lagun). Atzetik daude Kolonbia (28.675) eta Nikaragua (15.070).

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

 ©MAIALEN ANDRES / FOKU

«Arnasgune batzuek utzi diote hala izateari; hori irauli nahi dugu»

Irati Urdalleta Lete

Hiru lan ildo nagusi zehaztu ditu legealdirako: UEMAren hedatzea, ikerketa eta kulturartekotasun proiektuak. Hizkuntza politika «aurrerakoiak eta ausartak» galdegin ditu.
Txirrindulari batzuk Gasteiz hiribidetik igarotzen. ©ENDIKA PORTILLO/ FOKU

Pedalkada gutxiago Gasteizen

Maixa Utrera

Gasteizko Udalak jarritako neurgailu baten arabera, hiru urteotan gutxiago erabili da bizikleta hirian. Bizikleteroak elkarteak kezka agertu du beheranzko joeraren harira.

Vianako Erentzun ikastolako ikasleak, atzoko ekitaldian. ©BERRIA

Begirada komun bat ikastolentzat

Ion Orzaiz

Ikastolek hezkuntza marko orokor berria aurkeztu dute, Vianan. VII. batzarra eginen dute 2024an, etorkizuneko erronkak aztertzeko

Atzo Antiguan egin zuten kanpaldiko ekintza bat. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Egitarau zabaleko kanpaldia «etxebizitza eskubidearen alde»

Unai Etxenausia

Ehun-ek antolatu du kanpaldia. Turismoaren inguruko hitzaldi batekin hasiko dute eguna gaur

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...