Salatu dute Ertzaintzak GKSko kide bat atxilotu duela Itziarren

Gazte Koordinakunde Sozialistak jakinarazi duenez, behin-behinean espetxeratuko dutela esan diete, sei hilabeterako gutxienez. Gertakaria salatzeko, mobilizazioa egingo dute Urruñako plazan, 19:00etan.

Debako Itziar auzoa, artxiboko irudi batean. ANDONI CANELLADA / FOKU
2022ko maiatzaren 27a
12:33
Entzun 00:00:0000:00:00

GKS Gazte Koordinakunde Sozialistak sare sozialen bidez eman du berria: bart gauean Ipar Euskal Herriko GKSko kide bat atxilotu du Ertzaintzak, Itziarren (Deba, Gipuzkoa).

Salatu dutenez, kidea atxilotuta daukate oraindik. Gainera, haien hitzetan, Poliziak atxiloketaren unean jakinarazi dio behin-behinean espetxeratuko dutela, sei hilabeterako gutxienez. Gazte lapurtarra, oraingoz, Eibarko komisarian daukate (Gipuzkoa). Gaur-gaurkoz, ez dute esan zer leporatzen dioten, baina, GKSren arabera, dirudienez duela lau urteko auziren batekin lotuta dago atxiloketa.

GKSk kidea berehala baldintzarik gabe aske uzteko eskatu du. Gainera, «elkartasuna eta babes osoa» helarazi diete sendiari eta lagunei. Gertatutakoa salatzeko, mobilizazioa egingo dute Urruñako plazan (Lapurdi), 19:00etan hasita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.