Albistea entzun

udako ikastaroak

Euskal nortasunaren erronkez gogoetatuko dute EHUren Udako Ikastaroetan

Uztailaren 5ean eta 6an egingo dituzte saioak, Donostiako Miramar jauregian.

Herritarrak kalean, Hernanin.
Herritarrak kalean, Hernanin. Jon Urbe / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2022ko maiatzak 30

«Zein izango da euskal nortasunaren oinarria XXI. mendearen hasieran? Ziurtatua al dugu gure identitatearen biziraupena? Zein dira gure arriskuak eta indarguneak, bai eta mehatxuak eta aukerak? Zein izango dira euskal nortasunaren erreprodukziorako zutabeak eraldaketa mende honetan? Zein herri gisa gure erronkak?». Galdera horiek abiapuntu hartuta, euskal nortasunaren erronkei buruzko jardunaldiak antolatu dituzte EHUren Udako Ikastaroetan, Euskal nortasunaren erronkak XXI. mendean izenburupean.

Saioak uztailaren 5ean eta 6an egingo dituzte, Donostiako Miramar jauregian, eta hizlarien artean ariko dira, besteak beste, Onintza Odriozola EHUko irakaslea, Joseba Sarrionandia idazlea, Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakari ohia, Naiara Goia Arantzazulab Laborategiko zuzendaria eta Iñaki Goirizelaia EHUko errektore ohia. Euskal kasuaz harago, Kataluniako, Eskoziako eta Georgiakoei ere erreparatuko diete.

Laguntzaileen artean daude Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Telesforo Monzon Euskal Herrigintza Laborategia, Sabino Arana fundazioa eta Cenarrusa fundazioa.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Jakes Abeberri abokatu, politikari, dantzari eta euskaltzale abertzalea, Miarritzen. ©DANIEL VELEZ

Abertzaleen ibilbidean erreferente

Jone Arruabarrena Ekhi Erremundegi Beloki Iñaki Etxeleku

Jakes Abeberri hil da, 92 urte zituela. Enbata mugimenduaren sortzaileetako bat izan zen, eta izen bereko aldizkariaren zuzendari. Astelehenean omenduko dute, Miarritzeko elizan

Euskal kulturaren «pizkundearen sortzailetzat» jo dute Abeberri

Ainize Madariaga

Euskal Dantzarien Biltzarreko presidente izan zen. Abeberrik dantza profesionalizatzearen alde eginiko lana nabarmendu du Filgi Claveriek
Jakes Abeberri hil da, Ipar Euskal Herriko abertzaletasun mugimenduan erreferentea

Jakes Abeberri hil da, abertzaletasun mugimenduan erreferentea

Jone Arruabarrena - Ekhi Erremundegi Beloki-Ainize Madariaga

Enbata mugimenduaren sortzaileetako bat eta izen bereko aldizkariaren zuzendari izan zen Abeberri. 92 urterekin zendu da.

Foro Sozialak gonbidatuta, «Memorien elkarrizketa» proiektuan parte hartu duten boluntarioak, Nafarroako Parlamentuan. ©Iñigo Uriz / FOKU

Foro Sozialak 'Memorien elkarrizketa' proiektua aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan

Ion Orzaiz

Indarkeriaz gogoeta egin eta «elkarrizketarako espazioak» sortzeko beharra aipatu dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.