Lan gatazkak

Vulcanizados Zuloaga enpresa zigortu dute greba eskubidea urratzeagatik

Bilboko lan arloko epaitegiak dio Zaratamoko enpresak legez kanpo ordezkatu dituela greban dauden langileak. 52.900 euro ordaintzera behartu du, eta urraketa bertan behera uzteko exijitu dio.

Iazko urriko Vulcanizados Zuloagako langileen elkarrearatzea. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Julen Otaegi Leonet.
2022ko ekainaren 1a
11:08
Entzun

Iazko ekainean hasi ziren greban Zaratamoko (Bizkaia) Vulcanizados Zuloaga enpresako langileak, beren lan baldintzak hobetzearren. Ia urtebete igaro ostean, Bilboko lan arloko epaitegiak enpresa kondenatu du greba eskubidea urratzeagatik, langileen ordezkapenak legez kanpo egin dituela egotzita.

Epaitegiak zehaztu duenez, enpresak 52.900 euro ordaindu beharko die langileei kalte moralengatik, eta greba eskubidearen urraketa bertan behera utzi beharko du.

ELAk adierazi du gatazka hasi zenetik zuzendaritzak ez duela izan «inolako borondaterik» lan baldintza duinak negoziatzeko. Enpresak bi bidetatik ordezkatu ditu langileak: batetik, greban zeuden langileen zereginak betetzen zituzten ordezkapenekin; bestetik, enpresaren beraren zerbitzuak kanporatu eta hirugarrenen esku utzi ditu. Azken arrazoi horrengatik epaiak Andoaingo (Gipuzkoa) Cortusa Industrial enpresa kondenatu du 5.000 ordaintzera.

ELAk Greba Batzordearekin negoziazio fase bat irekitzeko eskatu dio Vulcanizados zuloagaren zuzendaritzari, «behingoz» langile taldearen lan baldintzak «nabarmen hobetuko dituen hitzarmena» adosteko. Enpresak egindako urraketak ere «berehala» etetea galdegin dio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.