Albistea entzun

etxebizitza

Paueko Auzitegiak bertan behera utzi du turismorako bizitokien konpentsazio neurria

Euskal Elkargoko hautetsien erabakiaren arabera, turismorako bizitegi bat alokagai duten jabeek urte osorako beste bizitegi bat eskaini beharko zuten. Errekurtsoa aurkeztu zioten, eta Paueko Auzitegi Administratiboak beran behera laga du hautetsiek erabakitakoa.

Elkargoak martxoaren 5ean eginiko bilera.
Elkargoak martxoaren 5ean eginiko bilera. Bob Edme Tamaina handiagoan ikusi

Irati Urdalleta Lete -

2022ko ekainak 3

Euskal Hirigune Elkargoak turismorako bizitegien hazkundeari aurre egiteko erabakia hartu zuen martxoaren hasieran. Haren arabera, turismorako bizitegi bat alokagai jartzen dutenek urte osoan beste bat eskaini beharko zuten, konpentsatzeko. Ordea, etxeen jabeen kolektiboak helegitea jarri zion, eta arrazoia eman dio Paueko Administrazio Auzitegiak: suspenditu egin du konpentsazio neurria.

Beren etxebizitza nagusia urtean 120 egunez baino gehiagoz alokatzen duten jabeei zegokien neurria, baita bigarren etxebizitza aldi baterako alokairuan eskaintzen dutenei ere. Konpentsatzeko bizitegia hiri berean eskaini behar zuten, eta gutxi gorabehera ezaugarri berak izan behar zituen.

Erabakiaren berri izan ondoren, Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakariak eta Daniel Olzomendi eta Filipe Aramendi elkargoko hautetsiek agerraldia egin zuen, deliberoa kritikatzeko: «Gaur interes kolektiboak galdu du, eta interes pribatuak irabazi», arbuiatu zuen Olzomendik. Erabakia larria dela adierazi zuen Aramendik. Elkargoak helegitea aurkeztuko du Frantziako Estatu Kontseiluaren aitzinean datorren astelehenean, baina hilabeteak beharko dira hura ebazteko.

EH Baik epaitegien erabakia gaitzetsi du: «Haserre handia eragiten duen deliberoa da gaurkoa». Izan ere, herritarrentzat kaltegarria iruditzen zaie: «Helegitea pausatzearekin, Ipar Euskal Herriko biztanleek bertan bizitzeko duten eskubidea urratzen da».

Erabakiak erabaki, borrokan jarraitzeko asmotan da EH Bai: «Etxebizitza arloan, ezin dugu denbora gehiago galdu». Horregatik, Joko arauak alda ditzagun kanpainarekin jarraituko dute, eta esan dute lanean jarraituko dutela Herrian bizi plataformaren baitan ere. «Espekulatzaileen kontra, gure etxebizitzak diru iturri gisa kontsideratzen dituztenen kontra hartzen diren iniziatiba guziak sustengatzen ditugu». Etxebizitza eskubidearen alde egiteko, EH Bai bozkatzeko ere eskatu diete herritarrei: «Heldu den ekainaren 12an, EH Bairen bozka papera da bakarra joko arauak aldatu nahi dituenak».

Alda mugimenduak txalotu egin zuen elkargoaren erabakia, eta orain kritikatu du auzitegiak men egin diela «zenbait lobby-ren» eskakizunei, «gutxi batzuen interes pribatua lehenetsita». Halere, ziurtatu du borrokan jarraituko dutela, eta herritarrei dei egin diete «inoiz baino gehiago mobilizatzera».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Indarkeria matxistaren kontrako mobilizazioa, Iruñean, iaz azaroaren 25ean. / ©Jagoba Manteroa, Foku

Gizon batek urruntze agindua hautsi eta labanaz eraso die emazte ohiari eta hiru seme-alabei Eguesibarren

Jon Ordoñez Garmendia

Alaba nagusia buruan zauritu du labanarekin. Emakumeak eta beste bi seme-alabek ihes egin ahal izan dute. Gizonak bigarren solairutik behera bota du bere burua. Mugimendu feministak asteazkenean biltzera deitu du, erasoa gaitzesteko.

Milaka herritarrek parte hartu zuten protestan, atzo, Baionan. ©Patxi Beltzaiz

Bigarren etxebizitzen kontrako manifestua aurkeztu dute Baionan

Ekhi Erremundegi Beloki

3.500 pertsonatik gora elkartu dira Herrian Bizi plataformaren mobilizazioan. Abisatu dute heldu den urtetik aitzina ez dute bigarren etxebizitza berririk onartuko

Iruñeko Buztintxuri auzoa, artxiboko argazkian. / ©Aritz Loiola, FOKU

Gizon bat atxilotu dute Iruñean, emakume bat bortxatzea egotzita

Jon Ordoñez Garmendia

Erasoa duela bi aste gertatu zen, Buztintxuri eta Sanduzelai auzoen artean trenbidea zeharkatzeko lur azpian dagoen pasabide batean.

Gabi Arestegi, Herrian Bizi plataformako kidea. ©BERRIA

«Etxe batzuen erabilpenak ez dira gehiago onargarriak»

Iñaki Etxeleku - Ipar Euskal Herriko Hitza

Herrian Bizi plataforman sartua da hastetik Gabi Arestegi. Indar harremana atxiki nahi dute gaiarekin.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.