Albistea entzun

Naziogintza

Ehunka lagun bildu dira Amaiurren, burujabetza aldarrikatzeko

Nafarroa Berriz Altxa mugimenduak antolatu du Amaiuraldia. Amaiurko batailaren 500. urteurrena gogoratzeko ekitaldi nagusia izan da.

Amaiuraldiaren une bat, gaur, Amaiurren (Nafarroa).
Amaiuraldiaren une bat, gaur, Amaiurren (Nafarroa). Idoia Zabaleta / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Paulo Ostolaza -

2022ko ekainak 5

Festa eta aldarrikapena uztartu dituzte gaur ehunka lagunek Amaiurren (Nafarroa). Amaiurko batailaren 500. urteurrena gogoratzeko ekitaldi nagusia egin dute Nafarroa Berriz Altxa dinamikak antolatuta, eta, haien arabera, «gaurkotasun handiko aldarrikapen bat» egiteko baliatu dute: «Errotik ezberdina izango den burujabetza eredu bat» aldarrikatu dute.

11:00etarako ailegatu dira autobusak Amaiurrera, eta, 11:30ean, ekitaldia egin dute herrian; ondotik, hiru kilometroko oinezko martxa, eta, azkenik, herri bazkaria eta festa Elizondon —bazkariko diruarekin Aroztegiaren aurkako mugimendua eta Erdiz Bizirik lagunduko dituzte—. Trikidantz, Madame Birrots eta Irrien Lagunak izango dira han.

«500 urte beranduago, hemen gaude, zutik. Eta ez gaude bakarrik, gainera: Katalunia, Irlanda, Gales, Korsika, Galizia eta estaturik gabeko gainontzeko herriak», esan dute, amaieran, antolatzaileek. «Denon artean gure nahiak lotu ditzagun, eta altxa dezagun olatu subiranista bat, gure herrien biziraupen nazionala bermatuko duena eta, batez ere, errepublika berriak eraikiz, mundu berri bat posible egingo duena».

Ekitaldian izan dira Euskal Herri osoko ordezkariak: Irati Elizalde Gipuzkoatik, Txema Ramirez de la Piscina Arabatik, Oier Errementeria Bizkaitik, Klara Rouget Ipar Euskal Herritik eta Mieljoxe Ariztia Nafarroatik. Nafarroa Berriz Altxa dinamikaren aldetik, Floren Aoizek, Amagoia Susperregik eta Joseba Compainsek hitz egin dute, eta han izan da Isabel Aleman Amaiurko alkatea ere.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

«Madrilen berme» mahaian

Jon Ordoñez Garmendia Xabier Martin

PSE-EEn bide luzea eginikoa da Ares: sozialisten ordezkari 2005etik 2007ra bitarteko bake elkarrizketetan eta Jaurlaritzako Barne sailburu, besteak beste. Karguan zela hil zuen Ertzaintzak Cabacas. 68 urte zituela hil da.
 ©JON URBE / FOKU

«Adostasun berriek ahalbidetu dute bake prozesua»

Irati Urdalleta Lete

Foro Sozialaren bidea ixtear da, baina hor dago eginikoa: hamabi aholkuetatik 11 beteta edo betetzear. Eta egitekoak: adibidez, biktimen «asimetria» gainditzea. Balorazio «ona» egin dute.
 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Ezker abertzalea izan da lehena GKS isilarazteko lanean»

Xabier Martin

GKSk «ez du borondaterik» iazko udako jaietako liskarrak luzatzeko, baina ohartarazi du «defendatu» egin beharko duela «ezker abertzalearen jazarpena ez bada eteten».

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...