Etxegabetzeak

Etxegabetzeek %6,18 egin dute gora Hego Euskal Herrian

Aurtengo lehen hiruhilekoan 292 etxegabetze izan dira Hego Euskal Herrian, joan den urteko garai beran baino %6,18 gehiago.

Martxoan Donostian etxegabetze baten aurrean egin zuten protestaren irudi bat. ANDONI CANELLADA / FOKU
inaut matauko rada
2022ko ekainaren 6a
12:14
Entzun 00:00:0000:00:00

Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak estatuan lehen hiruhilekoan egondako etxegabetzeen datuak argitaratu ditu, eta Hego Euskal Herrian %6,18 gehitu dira aurreko urtearekin alderatuta. Hipoteka betearazpenen eta Hiri Arrendamenduko Legearen bidezko prozedurak gehituta, Hegoaldean 275 kaleratze izan ziren 2021ko lehen hiruhilekoan, eta 292 aurtengo epe berean.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuei erreparatuta, %13,3 gehitu dira hipoteka betearazpenen bidezko prozedurak, eta Hiri Arrendamenduko Legearen bidezko kaleratzeak, berriz, %7,9. Guztira, beraz, joan den urtetik %9,09 ugaritu dira etxegabetzeak hiru herrialdeetan.

Nafarroan hipoteka betearazpenaren bitartez egindako prozedurak ugaritu dira. 2021eko lehen hiruhilekoan sei egin ziren, eta aurten, berriz, hamalau; %133,3ko igoera da. Bestalde, Hiri Arrendamenduko Legearen bidezko etxegabetzeek %16,7 egin dute behera, 2021ean 60 egin baitziren eta aurten 50. Guztira, Nafarroan %3,03 gutxitu dira kaleratzeak.

2022ko otsailaren 22an Espainiako Gobernuak etxegabetzeen etenaldia luzatu bazuen ere, datuek erakusten dute Hego Euskal Herrian eta estatuan kaleratzeak ugaritu egin direla.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.