Albistea entzun

euskal presoak

Estrasburgoko epaia nola aplikatu erabaki arte Atristain askatzeko eskatu du defentsak

Defentsak dio Espainiako Estatuak Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaia bete behar duela, eta hiru bide ireki ditu horretarako.

Zigor Reizabal abokatua, Donostian.
Zigor Reizabal abokatua, Donostian. MAIALEN ANDRES / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iñaut Matauko Rada -

2022ko ekainak 10

Ekainaren 2an atxilotu zuten Xabier Atristain euskal preso donostiarra, Espainiako Auzitegi Gorenaren erabaki baten harira. Hala, Espainiako justiziak ez dio men egin Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaiari, eta, Zigor Reizabal abokatuaren arabera, Estrasburgoren epaiak betetzen ez dituzten estatuen zerrendan lehen postuan dago Espainia. Auzitegi Gorenaren erabaki horri aurre egiteko, hiru bide hartu ditu Atristainen defentsak: «Auzitegi Nazionalean eskatu dugu libre gera dadila berriro, Europako sententzia nola aplikatu erabakitzen den bitartean. Bigarrenik, Auzitegi Gorenari eskatu diogu bere autoa deuseztatzeko; onartuko ez balu, Xabierrek Auzitegi Konstituzionalera jo beharko luke babes bila. Azkenik, Europar Kontseiluko Ministro Komiteari eskatu diogu ahal dituen neurriak har ditzala egoera konpontzeko», adierazi du Reizabalek Donostian egindako agerraldian, baina ez du bide horien inguruko informazio gehiagorik eman nahi izan.

Estrasburgok Espainiako Estatua kondenatu zuen urtarrilean, Xabier Atristaini «epaiketa justua eta ekitatezkoa» izatea eragotzi ziola egotzita. Izan ere, Atristainen defentsak salatu zuen bi eskubide ukatu zizkiotela: prozesu justu bat izateko eskubidea eta defentsarako eskubidea. Estrasburgoko auzitegiak arrazoia eman zion Atristaini. 2010ean atxilotu eta inkomunikatu zutenean, ez zioten utzi abokatua aukeratzen, eta horrek «prozesuari modu orokorrean eragiten dio». Hau da, Atristainen aurkako prozesu osoa «hasieratik izan zen urratua».

«Zer egin behar du estatu kontratugile batek urraketa hauen harira?», galdegin du Reizabalek, eta Espainiako Estatuak hiru gauza egin behar dituela nabarmendu du. Lehenik eta behin, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren sententzia bete behar du: «Hitzarmenaren 46. artikuluaren arabera, alde kontratugile guztiek Estrasburgoko auzitegiaren behin betiko sententziak betetzeko konpromisoa hartzen dute, eta estatuek sententzia horien arabera moldatu behar dute beren jarrera».

Bigarrenik, Europako hitzarmena urratu dela dioen sententzia bat dagoenean, estatuek hartu behar dituzten neurriek bateragarriak izan behar dute epai horrek dioenarekin. Azkenik, Espainiako Estatuak neurri efektiboak eta aproposak hartu behar ditu Atristaini eragindako kalte moralak erreparatzeko: «Hau ez da ustezko urratze bat: Giza Eskubideen Europako Auzitegiak berretsitako urratze bati buruz ari gara. Beraz, estatuaren ardura da hauste horrek eragindako kalteak erreparatzea, eta hori egiteko betebehar juridikoa du», dio Reizabalek.

Auzitegi Gorenaren jarrera

Atristainen abokatuak adierazi du Espainiako Auzitegi Gorenak ez diola men egin Europako sententziari, eta bizkarra eman diola Estrasburgok berretsitako urratzea amaitzeko duen betebehar juridikoari: «Mina handitu du, Atristain jaunari sufriarazten ari zaio, eta, dirudienez, aurrerantzean ere kalte moral hori pairaraztea erabaki du. Nola da posible estatu bat kondenatua izatea eta erabakiari men egin beharrean kalte egiten jarraitzea?».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Foro Sozial Iraunkorreko koordinatzaile Agus Hernan, atzo, Zaballako espetxean. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Foro Sozialak azken bilera egin du EPPK-ko ordezkariekin

Gotzon Hermosilla

Honenbestez, bi aldeek bukatutzat eman dute 2017an irekitako elkarrizketa iraunkorreko etapa. Foro Sozialak esan duenez, EPPK-k ontzat jo du urte hauetako harremana

Gure Esku-ko Josu Etxaburu, atzo, Eusko Legebiltzarrean. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Gure Esku-k ekintzetara igarotzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrari

Iosu Alberdi

Elkarteak talde parlamentarioei exijitu die eztabaida «garden eta ireki» bat hasteko, erabakitzeko eskubidea arautzea helburutzat hartuta
Armak erabilerarik gabe uzteko saioan parte hartu zutenak, Luhusoko Errekarte baserrian, 2018ko abenduan. ©/ Bob Edme

Luhusoko auziko instrukzio aldia amaitutzat jo dute

Jon O. Urain

Fiskalak hilabeteko epea du orain auziari buruzko eskaera aurkezteko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...