Bolivia

Hamar urteko kartzela zigorra ezarri diote Añez presidente ohiari

2019ko azaroan, Añezek Boliviako presidente izendatu zuen bere burua. «Konstituzioaren aurkako erabakiak hartzea» egotzi diote.

Jeanine Añez, Mirafloresko kartzelan, asteazkenean. STRINGER
Edu Lartzanguren.
2022ko ekainaren 11
09:41
Entzun

Jeanine Añez Boliviako presidente ohiaren aurkako epaiketak badu ebazpena: hamar urteko kartzela zigorra ezarri diote agintari ohiari, «eginkizunak ez betetzeagatik eta konstituzioaren aurkako erabakiak» hartzeagatik.

Horrez gain, zigor bera ezarri diete Williams Kaliman armadako buru izandakoari eta Yuri Calderon poliziaburu ohiari. Calderon ihes eginda dago.

2019ko azaroan, Añezek Boliviako presidente izendatu zuen bere burua. Hauteskundeen ostean, Evo Morales presidenteak herrialdetik ihes egin behar izan zuen aurretik, bere segurtasuna arriskuan zegoela argudiatuta. «Historiako kolperik maltzurrena» egin ziotela esan zuen orduan.

Parlamentuaren herenaren babesa bakarrik jaso zuen Añezek. MAS Sozialismorako Mugimenduak, Moralesen alderdiak, ez zuen parte hartu bozketan. Moralesek asilo politikoa eskatu zion Andres Manuel Lopez Obrador Mexikoko presidenteari.

Baina iazko martxoaren 13an, egoerak buelta hartu zuen. Boliviako Fiskaltzak Añez presidente ohia atxilotzeko agindu zuen. Estatu kolperik ez zela egon esan zuen Añezek.

«Ez zen gobernu erraza izan, neuk agintea izan nuelako, baina ez boterea», esan zion Añezek epaileari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.