Koronabirusa

Hego Euskal Herriko biztanle guztiek izanen dute txertoaren laugarren dosia jartzea

Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasen hitzetan, udazkenerako aurreikusi dute laugarren zizta.

Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Darias, atzo. MANUEL BRUQUE, EFE
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko ekainaren 16a
13:41
Entzun 00:00:0000:00:00

COVID-19aren kontrako txertoaren laugarren dosia ez da adinekoetara eta pertsona kalteberetara mugatuko Hego Euskal Herrian; herritar guztiek izanen dute zizta jasotzeko aukera. Hala iragarri du gaur Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek, La Sexta telebista katean eginiko elkarrizketa batean. Ministroak adierazi duenez, Osasun Publikoko Batzordeak dagoeneko hartu du erabakia, eta, data zehatzik eman ez badu ere, plazaratu du gutxi gorabeherako bat: «Udazkenean izan liteke».

Espainiako Gobernuak joan den urtarrilean onartu zuen zenbait pertsona talderi laugarren dosia jartzea. «Arrisku handikoak» ziztatuko dituztela erabaki zuten, zehazki. Orain, baina, aukera herritar guztiei zabaltzea erabaki du Madrilek. «Birusaren aldaera berrietarako egokiak diren txertoak udazkenerako espero ditugu hemen, hori baitugu sinatua botika etxeekin». Dioenez, aurrerago emanen dute txertaketa kanpainaren gaineko informazio gehiago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.