Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

POLITIKA

Zentsura mozioa aurkeztuta, EH Bilduk alkatetza lortuko du Esteribarren

Olloki Esteribar taldeak eta EH Bilduk erregistratu dute zentsura mozioa Nafarroako udalerrian, oraingo udal gobernuaren «akordiorako gaitasun falta» argudiatuta. 2019ko hauteskundeetan 20 boto falta izan zitzaizkion EH Bilduri alkatetza eskuratzeko.

Mikel Gastesi EH Bilduren Esteribarko alkategaia (eskuinean), Marine Pueyoren ondoan, 2010eko irudi batean. Iruñeko zinegotzia zen orduan.
Mikel Gastesi EH Bilduren Esteribarko alkategaia (eskuinean), Marine Pueyoren ondoan, 2010eko irudi batean. Iruñeko zinegotzia zen orduan. Jagoba Manterola / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2022ko ekainak 17 19:07

Baliteke Mikel Gastesi EH Bilduko alkategaia eta alkate ohia berriro ere izatea Esteribarko alkate (Nafarroa). 2019ko hauteskundeetan 20 botoren faltan gelditu zen berriro ere gehiengo osoa eskuratzeko, eta Esteribarko independenteek eta Olloki Esteribar taldeak akordioa egin zuten alkatetza lortzeko —talde bakoitzak hiru zinegotzi ditu, eta EH Bilduk bortz—. Egoera aldatu egin da, ordea, eta Olloki Esteribar eta EH Bildu elkartu egin dira orain, Matilde Añon alkatearen aurkako zentsura mozio bat aurkezteko. Gaur erregistratu dute, eta beranduenez hemendik hamar egunera eztabaidatuko dute, ohiz kanpoko osoko bilkura batean.

EH Bilduk ohar baten bidez jakinarazi duenez, zentsura mozioaren helburua gaur egungo «paralisi egoeratik» ateratzea da. Koalizioak argudiatu du, izan ere, egungo udal gobernuak ez duela «akordiorako gaitasunik». Bertzeak bertze, salatu dute aurrekontuak ez dituztela onartu, eta haustura gertatu dela alkatetza lortzeko elkartu ziren taldeen artean: «Entzungor egin diete EH Bilduk eta Olloki Esteribarrek egindako akordio proposamenei, eta hori guzia egoera ekonomiko eta sozial oso konplikatuan gaudenean, bai herrian, bai nazioartean».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

EH Baiko zuzendaritza berria, Baionan ©EH Bai

Euskal Herri burujabea helburu, lurralde elkargo berezia aldarrikatuko du EH Baik

Ekhi Erremundegi Beloki

2022-2026 aldirako bide orri politikoa onartu eta ondoko urteetarako zuzendaritza berria hautatu dute ezkerreko mugimendu abertzaleko kideek. «Karrikan eta instituzioetan borrokatzeko» borondatea erakutsi dute, eta EH Bildureko duten hitzarmen estrategikoa «indartu eta berrituko» dutela erran dute.

KEM talde antimilitaristaren ekintza, Bilboko koartelean. ©BERRIA

«Kuartela auzoarena izan arte!»

Imanol Magro Eizmendi

Hiru igeltsero antimilitaristak Bilboko Juan de Garay kuartel militarra eraisteko lanekin jarraitu dute. 6.500 metro koadroko orubea Iralako auzotarren esku gelditu dadin egin dute lan. Ertzaintzak kalteak eragitea leporatu die.

Foro Sozialak antolatutako mahai inguruko partehartzaileak, herenegun, Donostian. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

«Aitortzarako bide bat» zabaldu du Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak

Julen Aperribai

Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeko presidente Juana Balmasedak biktima horien aitortzan batzordeak egindakoa goretsi du. Lan hori trabatzeko mekanismoak martxan direla ohartarazi du.

EH Baiko kideak, uztailean, kongresuaren aurkezpenean. ©GUILLAUME FAUVEAU

Ezkerreko abertzale guziak biltzeko gai izan nahi du EH Baik

Ekhi Erremundegi Beloki

Bihar eginen du lehen kongresua ezkerreko abertzaleen mugimenduak, eta ondoko urteetarako bide orri politikoa bozkatuko dute. «Parte hartze handia» nabarmendu dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.