Albistea entzun

Argindarra

Argindarraren BEZa %5era jaitsiko du Espainiako Gobernuak

Gaur egun %10 da argindarraren BEZa. Larunbat honetan onartuko dute neurria, Ministroen Kontseiluaren ezohiko bilkuran.

Pedro Sanchez Espainiako presidentea, gaurko Diputatuen Kongresuko bilkuran.
Pedro Sanchez Espainiako presidentea, gaurko Diputatuen Kongresuko bilkuran. Emilio Naranjo / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Julen Otaegi Leonet -

2022ko ekainak 22 09:49

Espainiako Gobernuak jada iragarri du zein izango den datorren larunbateko ministroen kontseilu berezian onartuko duen lehen neurria: argindarraren gaineko BEZa %10etik %5era jaitsiko du. Duela ia urtebete %21eko tasa arruntetik %10eko tasa murriztura jaitsi zuen BEZa, baina orduz gero are gehiago garestitu da argindarra, eta horregatik txikitu du orain berriro ere. Ez du, ordea, tasa supermurriztuarekin parekatu (%4).

Joan den martxoan, Ukrainako gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko plan bat onartu zuen, baina hiru hilabeterako soilik zen, eta datorren ostegunean beteko da epe hori. Besterik gabe dekretu hori luzatu beharrean, aldaketa batzuk egingo dizkio orain Espainiako Gobernuak.

Horien artean egongo da argindar konpainien irabazien gaineko zerga berezi bat ezartzea, Italiak eta beste herrialde batzuek egin duten moduan. Zerga horren xehetasunei buruzko eztabaida handia izan dute gobernuko bi aldeek, PSOEk eta Unidas Podemosek.

Ikusteko dago zer gertatuko den gasolinaren eta gasolioaren prezioaren hogei zentimoko deskontuarekin. Garraiolarien elkarteek 40 zentimoko deskontua eskatu dute, eta grebara jotzeko mehatxua egin dute.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jatetxeak itxita eta jende oso gutxi Pekingo kaleetan, maiatzean. ©MARK R. CRISTINO / EFE

OMIKRONAREN KOLPEA

Olatz Urkia

Mundua koronabirusarekin bizitzen hasi den honetan, Txinak ez du bertan behera utzi nahi kutsaturik gabeko estrategia. Eta ordaindu beharreko prezioa altua da. Pandemia hasi zenetik bi urte baino gehiago pasatuta, orain hartu du Txinako ekonomiak kolperik gogorrena.

Kaiet Barberarena, Iholdiko Landaia etxaldean, Kintoa arrazako bere zerrien parkean, joan den ostiralean. ©I.E.

Laborariak kezkatu ditu prezioen goititzeak

Iñaki Etxeleku

Hazkuntzarako kanpoan erosi bazka, ongailu eta erregaien prezioak goratu izanak kinka gaiztoan ezarri ditu laborari franko. Iholdiko Landaia etxaldean ere bai, nahiz autonomia bilatzeak arriskua arintzen dion. Erresilientzia planeko dirua banatzeko Frantziak finkatu arauak, gainera, bazter utzi ditu ehunka etxalde.
Pedro Sanchez, Ministro Kontseilu bereziaren osteko agerraldian. ©Kiko Huesca / EFE

Espainiako Gobernuak 200 euroko txekea emango die errenta apaleko langileei, autonomoei eta langabeei

Irune Lasa

Kotizaziorik gabeko pentsioak %15 igoko ditu, eta garraio publikorako abonuak merkatuko. Pedro Sanchezek energia konpainien irabazien gaineko zerga berria iragarri du. «Gehien lortzen dutenek, ekarpen handiagoa egin behar dute sakrifizio kolektibora».

Pedro Azpiazu Jaurlaritzako Ekonomia sailburua, Eusko Legebiltzarrean, gaur. ©Irekia

Europako funtsetatik 1.090 milioi euro jaso dituzte Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak

Iker Aranburu

Eusko Jaurlaritza kexu da funtsen banaketa oso motel doalako, eta etsita dago Espainiako Gobernuaren banaketa zentralistarekin.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...