Politika

Ibai Aginagari Berangon egin zioten ongietorria ikertuko du Auzitegi Nazionalak

Hiru pertsona inputatu ditu Ismael Moreno magistratuak, ekitaldiaren antolaketan parte hartu izana leporatuta.

arantxa iraola
2022ko ekainaren 23a
13:19
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionalak ikerketa bat abiatu du martxoaren 13an Berangon (Bizkaia) Ibai Aginaga euskal presoari kartzelatik atera ostean egin zioten ongietorriaren inguruan. Basauriko (Bizkaia) kartzelatik atera zen, ia bi hamarkada preso egin ostean, eta ongietorria egin zioten herriko frontoian.
Vox talde politikoak eta Villacisneros fundazioak ekitaldiaren harira aurkeztutako salaketei erantzunez abiatu dute ikerketa. Hiru lagun inputatu dituzte; Ismael Moreno magistratuak egotzi die ekitaldiaren antolaketan parte hartu izana. El Correo egunkariak hedatu du berria.
EPPK presoen kolektiboak jakinarazia zuen halako ekitaldiak era pribatu batean egingo zituztela Berangoko ongietorria egin zenerako. Sortuk ez zuen bat egin ekitaldiarekin.
Ongietorriaren antolaketarekin lotuta hiru pertsona inputatzeaz gain, Kandaru kultur elkartea ere aipatu dute ikerketan. Auzitegiak Berangoko Udalaren atea jo du: eskatu dio ekitaldiarekin lotutako informazioa eman dezala. Ertzainei eta Espainiako Gobernuak EAE Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkaritzari ere eskatu dizkie argibideak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.