Albistea entzun

Euskal presoak

Bakegileek Ipar Euskal Herria geldituko dute, Paris mugiarazteko

Uztailaren 23an eginen dute ekintza. Ehunka lagunen mobilizazioa iragarri dute.

Bakegileen prentsaurrekoa, Luhuson
Bakegileen prentsaurrekoa, Luhuson Guillaume Fauveau Tamaina handiagoan ikusi

Ekhi Erremundegi Beloki -

2022ko ekainak 23

«Tentsioa sortuko dugu, arreta erakartzeko». Horrela azaldu du Anaiz Funosas Bake Bideko presidenteak uztailaren 23rako aurreikusi duten ekintza. Ipar Euskal Herria blokeatuko dutela iragarri dute Bakegileek, euskal presoen gaian aitzinamenduak lortzeko. «Prozesuaren blokeo judizial eta politikoari blokeo geografiko batekin erantzunen diogu». Egun osoan eta lurralde osoan iraunen duen ekintza hori «erabakigarria» izanen da, Funosasen hitzetan. Bide nagusiak «geldirik» egonen direla erran du. «Ehunka pertsona mobilizatuak dira jadanik, blokeo hori antolatzeko».

Luhusoko plazan (Lapurdi) elkartu dira Bakegileak, hilabete baten buruan egin gogo duten ekintza aurkezteko. Ipar Euskal Herriko hainbat pertsona ezagunek parte hartu dute, eta blokeorako erabiliko duten materiala ere erakutsi dute: traktoreak, adreiluzko paretak, bidoiak...

Ion Paroten eta Jakes Esnalen baldintzapeko askatasun eskaerei emandako erantzunek eraman dituzte uztailaren 23ko ekintza erabakitzera. Behin eta berriz ezeztatu edo atzeratu dituzte, besteak beste, terrorismoaren kontrako fiskaltzak ezarritako helegiteengatik. Uztailaren 21ean aztertzekoak dituzte, beste behin, bi euskal presoen eskaerak. «Epe laburrera askatzeko aukera guziak baztertzeko borondate horrek justiziatik biziki urrun diren motibazioak erakusten ditu, [Frantziako] Estatuaren mendekuarenak», adierazi du Funosasek. «Frantziako estatuburuaren isiltasunak gatazkaren konponbide integrala ekarri behar duen Aieteko Konferentzian markaturiko ibilbide orria bukatzeko aukera guztiak ixten ditu». Eman beharreko pausuak zerrendatu ditu: preso eta erbesteratu guziak askatu eta etxeratzea, justizia trantsizionala ezartzea, biktima guziak onartzea «beren eskubideak bermatuko dituzten mekanismoak sortuz, inplikaturiko alderdi guzien arteko elkarrizketa plantan ezarriz eta gatazkaren iturriak identifikatuz».

Uztailaren 23rako hamar hitzordu ezarriko dituzte Bakegileen ekintzan parte hartuko dutenentzat. Aitzitik, herritar guziei informazioa bidaliko dietela iragarri dute, «aitzinetik antola daitezen eta egun horretan bideetan ibiltzea saihets dezaten», adierazi du Funosasek.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Dozenaka jende agertu zen atzo Baionako auzitegi aitzinean, auzipetuei sostengua erakustera. ©GUILLAUME FAUVEAU

Martxoaren 9an emango dute 11 'bakegileren' inguruko deliberoa

Ekhi Erremundegi Beloki

Hamar auzipeturentzat 950 euroko isuna eskatu du fiskalak, gibelapenarekin. Uztailaren 23ko protestetan autobidea blokeatzea egotzita epaitu dituzte. Ekintza justifikatu dute guziek
 ©IÑIGO URIZ / FOKU

«Gure erronka da nola lotu nazio proiektua oraingo borrokekin»

Joxerra Senar

Hiru urteko etenaldiaren ostean, Plaza Hutsa egingo du Sortuk Burlatan bihar. Militantziaren bilgune horretan, herrigintzari buruz gogoeta egin eta ildo bat ezarri nahi diete aurretik ezarritako sei eremu estrategikoei.
Iratxe Sorzabalen zauriak, 2001eko atxiloaldiaren ostean. ©Berria

Iratxe Sorzabalen kontrako zigorra berretsi du Auzitegi Gorenak, torturak ukatuta

Berria

Euskal preso horrek pairatutako torturen berri eman izanak ez du «egiaztatzen» halakorik sufritu zuenik, Gorenaren arabera.

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, iazko azaroan, Eusko Legebiltzarrean. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Artolazabalek otsailaren 14an utziko du sailburu postua

Mikel Elkoroberezibar Beloki

EAJren Gasteizko alkategaia izango da Artolazabal, eta kanpainaurreari heltzeko utziko du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu postua. Esan duenez, «oso gustuko» izango luke bere ordezkoa emakume arabar bat izatea.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...