INDARKERIA MATXISTA

Emakume bat larri zauritu dute, eta bikotekide ohia atxilotu

Labanaz eraso diote andreari, eta larri dago erietxean.

Indarkeria matxistaren aurkako bandera bat. MARISOL RAMIREZ / FOKU
jon olano
2022ko ekainaren 24a
10:14
Entzun

Ertzaintzak 40 urteko gizonezko bat atxilotu du bart goizaldean Barakaldon (Bizkaia), emakumezko bat hiltzen saiatzea egotzita. Andrea eta atxilotutako gizona bikotekide ohiak ziren, eta emakumeari labanaz egin diote eraso. Gurutzetako erietxera eraman dute, zauri ugari zituela eta, larri.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 04:00 baino lehentxeago gertatu da erasoa; ordu horretan, Ertzaintzak abisu bat jaso du, etxebizitza batean gertatutako eraso baten berri emateko. Behin poliziak hara joanda, etxebizitzako eskaileretan topatu dute emakumezko bat, labanaz eginiko zauri ugari zituena eta odol jario handia zuena. Larrialdi zerbitzuek bertan artatu dute, eta Gurutzetako ospitalera eraman dute gero.

Erasotzaileak ihes egin du handik. Ertzaintzak Barakaldon bertan atxilotu du andrearen bikotekide ohia, eta hura hiltzen saiatzea egotzi dio. Datozen orduetan utziko dute Barakaldoko Guardiako Epaitegiaren esku.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.