Ezbeharra

Hilda aurkitu dute atzo Anboton galdu zen mendizalea

20:30ak aldera larrialdi zerbitzuetara deitu zuen, baina ezin izan dute aurkitu hil baino lehen.

Erreskate taldeak, mendizalearen bila. ERTZAINTZA
2022ko ekainaren 24a
11:23
Entzun 00:00:0000:00:00

Mendizale bat hil da Anboto mendian (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 25 urte zituen, gizonezkoa zen, eta atzo iluntzean 20:30ak aldera larrialdi zerbitzuetara deitu zuen, galdu egin zela jakinaraziz. Deia, ordea, ez zen ona izan, eta ezin izan zuten jakin non zegoen.

Deiaz geroztik, Ertzaintzaren erreskate taldea, Bizkaiko suhiltzaileak, DYA, Gurutze Gorria eta Euskadiko Salbamendu Taldea aritu dira mendizalearen bila gau osoan. Azkenean, helikoptero batetik ikusi dute haren gorpua, Infernu Zubi kanalean, Alluitz tontorretik gertu. Segurtasun Sailak gaineratu du Bilbora eramango dutela goizeanmendizalearen gorpua, heriotzaren arrazoia zein izan den argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.