Albistea entzun

Auzitegiak

Gorenak atzera bota du Kubatiren eta Latasaren absoluzioa

Auzitegi Nazionalak absolbitu zituen, 1986ko atentatu batekin zerikusirik ez zutelakoan. Gorenak uste du ez zela «azalpen nahiko» eman.

Latasa Getaria, bere aurkako epaiketan.
Latasa Getaria, bere aurkako epaiketan. Auzitegi Nazionala Tamaina handiagoan ikusi

Iosu Alberdi -

2022ko ekainak 24

Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota du Antton Lopez Ruiz Kubati eta Jose Miguel Latasa Getaria euskal herritarren absoluzio epaia, eta Auzitegi Nazionalari agindu dio beste ebazpen bat egiteko. Lopez eta Latasa ustez 1986an Aretxabaletan (Gipuzkoa) bi guardia zibil hiltzeagatik epaitu zituzten, baina Auzitegi Nazionalak absolbitu egin zituen 2020ko urrian.

Auzitegi Goreneko Zigor Salak ebatzi du «benetako babes judizialerako oinarrizko eskubidea» urratu zuela Auzitegi Nazionalaren ebazpenak, ez zuelako «azalpen nahiko» eman absoluzioen alde egiteko. Auzitegiak uste du ez dela argudio nahiko adieraztea Lopezek eta Latasak ezin izan zituztela «hain epe motzean» bi atentatu egin. Izan ere, ordu gutxi batzuk lehenago Ordizian (Gipuzkoa) egindako beste ekintza bategatik epaitu eta zigortu zituzten biak.

Gorena urrunago ere joan da, eta adierazi du Aretxabaletan erabilitako materialean bien hatz markak topatu izana haren «kokapenean edo garraioan parte hartu izanaren zantzua» dela. Hala, kritikatu du Auzitegi Nazionaleko epaimahaiak ez zuela «arrazoizko» argudiorik eman zantzu hori baztertzeko. Azaldu du ez dela «koherentea» biek atentatuan parte hartu izana aztertu ez izana, ezta biak egile izana baztertu izana ere, Aretxabaleta eta Ordizia artean zer distantzia dagoen kontuan hartuta.

Hildako guardia zibiletako baten familiak aurkeztu zuen ebazpenaren aurkako helegitea, eta, Gorenaren ebazpenaren ostean, Auzitegi Nazionaleko epaimahai berak berridatzi beharko du sententzia.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Iruñeko zezen plaza, uztailaren 14ko arratsean. ©Iñigo Uriz, FOKU

Bost pertsona atxilotu dituzte Iruñean, Mutilzarra peñaren salaketaren harira

Uxue Rey Gorraiz

Uztailaren 14an Iruñeko zezen plazan izandako istiluekin dute lotura atxiloketek. Mutilzarraren arabera, hainbat pertsonak eraso egin zieten peñako zenbait kideri. Gorroto delitua egotzi diete arrastatuei.

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Torturak erabat baldintzatu du ihes egiteko erabakia»

Maddi Ane Txoperena Iribarren

1960tik gaur egun arte arrazoi politikoengatik ihesean bizi izan diren euskal herritarren historiak bildu dituzte Doraik eta Pratek 'Bestaldean' liburuan. Nabarmendu dute askotarikoak direla bildutako bizipenak.
Foro Sozialaren agerraldi bat, uztailean. ©Monika del Valle / Foku

Foro Sozialak «etsigarritzat» jo du Sekretu Ofizialen Legea aldatzeko proposamena

Iosu Alberdi

Kritikatu du aurreproiektuak biktimen «birbiktimizazioan» sakontzen duela. Moncloari eskatu dio inbestidurako blokearekin akordioak lortzeko

Foro Sozialaren agerraldi bat, uztailean. ©Monika del Valle / Foku

Foro Sozialak «etsigarritzat» jo du Informazio Klasifikatuen Lege Aurreproiektua

Iosu Alberdi

Nazioarteko zuzenbidean oinarritutako lege bat adosteko eskatu die inbestidurako blokeko indarrei.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...