Osasungintza

Osakidetza «desegiten» ari dela salatu dute sindikatuek Bilbon

SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deitu dute manifestaziora, eta milaka lagun elkartu dira. Osasun publikoaren alde egin dute, eta hura pribatizatzeko joera gaitzetsi.

Milaka lagun elkartu dira gaurko mobilizazioan Bilbon. MONIKA DEL VALLE / FOKU
2022ko ekainaren 26a
14:13
Entzun

Osasun publikoaren alde inbertsio handiagoak egiteko eskatu diote igandean, beste behin, Eusko Jaurlaritzari. SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta, milaka lagun elkartu dira Bilbon. Lehen mailako arretaren egoera larria dela salatu dute.

Pribatizazioaren, murrizketen eta lehen arreta desegitearen kontra egin dute, eta, besteak beste, EH Bilduk ere parte hartu du mobilizazioan. Osakidetza salba dezagun lelopean, Osakidetza «desegiten» ari dela adierazi dute.

Dena den, sindikatuek uste dute oraindik garaiz daudela egoera hobetzeko, eta Jaurlaritzari eskatu diote negoziazioaren alde egiteko.

Azken asteetan garrantzia hartu du osasungintza publikoaren aldeko aldarriak, nagusiki, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak duela bi aste egindako adierazpenen ostean. Lehen arreta eta ospitale sarea «birdefinitzeaz» mintzatu zen sailburua: «Beharrezkoa da aldaketa kultural bat, erabiltzaileek eta osasun profesionalek uler dezaten eskualdeko ospitale eredu batetik ospitale espezializatu batera aldatzeak mugikortasun handiagoa ekarriko duela», esan zuen.

Sindikatuek osasun sailburuaren dimisioa ere eskatu dute azken agunetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.