Mugimendu Sozialista

Legutioko Zentro Sozialista hustera joan da Ertzaintza, eta bi lagun atxilotu ditu

Istiluak izan dira. Mugimenduko Sozialistako kideen esanetan, «hogei pertsona inguru» zauritu dituzte agenteek. Bi lagun atxilotu dituzte.

Zentro Sozialista hustu duteneko irudi bat, gaur. GEDAR
2022ko ekainaren 28a
12:11
Entzun

Legutioko (Araba) Zentro Sozialista hustu berri dute Ertzaintzako agenteek. Mugimendu Sozialistako kideek 2019an okupatu zuten hotel bat da: Desjabetuon Hotela. Joan den ostiralean jakin zuten dagoeneko finkatuta zegoela eraikina husteko data, eta asteburutik egitarau zabala prestatu dute hori geldiarazteko asmoarekin. Gaur bertaratu da Ertzaintza, eta istiluak izan dira manifestarien eta agenteen artean. Mugimenduko kideen arabera, Ertzaintza oldartu egin zaie, eta «hogei pertsona inguru» zauritu dituzte. Bi lagun atxilotu dituzte.

Ertzaintzako agenteek eraikinaren bi aldeak itxi dituzte lehenik, eta ondoren hotelaren atzealdetik sartzen saiatu dira. Une horretan iritsi dira eraikinaren legezko jabeak eta sarrailagileak. Orduan hasi dira tentsio uneak, eta Gedar hedabideak sareetan zabaldutako bideoetan ikusten denez, manifestarien aurka kargatu dute Ertzaintzako agenteek. Nabarmendu dutenez, beste oldarraldi bat ere egon da horren ondoren. «Hogei inguru dira zaurituak», salatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.