Burlatako herriarentzat gutun irekia

Amaia Ruiz Marcolain
2022ko ekainaren 29a
10:50
Entzun

Kaixo, Burlatako bizilaguna. Mesedez, utzi istorio bat kontatzen, ez berria delako, baizik eta berriro ere iraindu egiten duelako. Edalontzia isuri egiteraino gainezka egiten duen tantaren istorioa da honakoa. Edalontzia, etengabe erabili ondoren, baztertua izan delako.

Burlatako bizilaguna naiz, kirol klubekoa, kultur elkartekoa, abonatuen ordezkari bat, kultur edo kirol patronatuetako langilea. Ni naiz behean sinatzen duten milaka horietako bat. Jatorri anitzeko pertsonak, baina kausa komun batek batuta: zentzu-izpi bat izateak.

Esaten nizun istorio hau ez dela berria, berriz ere politika ari delako jendearen beharretatik aldenduz. Ez naiz ari ez ezkerraz, ez eta eskuinaz, ez goitik ez behetik.

Politikarien zentzugabekeriaz ari naiz, haien kontrol-grina lehenetsi nahi dutelako. Haien interes alderdikoiaklogikaren zein arrazoiren gainetik jartzen dituztelako, Burlatarren beharretara egokitu beharrean. Herri honetako gobernu taldearen azken gertaeraz ari naiz,

Kultura eta Kirol Patronatuak desegin nahi izatea, inor kontuan hartu gabe.

Horren berri hilabete lehenago emanda, ekainaren 30ean udalbatzara eramateko eta oporretara joateko.

Idatzi egiten dizut kontatu nahi nizulako abenduan, herria zaharrenek inoiz ezagututako uholde handienetatikberreskuratzen ari zen bitartean, auzotarrek, berriz, lan-taldeak antolatzen zituztela, plaza, lokal eta kaleak garbitzeko. Era berean, patronatuko langileok lanpetuta geunden, argirik gabe, berogailurik gabe eta lokatzez lepo instalazioak lehenbailehen irekitzeko asmoz jendeak gozatzeko.

Bitartean, agintzen diguten politikarien noizbehinkako bisita jasotzen genuen, bizkarrean txalo jo, «onenak zarete» esan eta segituan alde egiteko.

Bajak ordezkatu gabe jarraitzen dugu bitartean, soberako lana irensten dugu gero eta instalazio handiago batzuetan, baina jende urriagoekin arreta emateko.

Kutur eta kirol talde askok jardunean jarraitu nahi zuten, bizitza, materialak eta lokalak urez bete zituen arren.

Burlatako artxibo historikoa, soto batean gordeta, lokatzak irentsita.

Bitartean, patronatuak desegiten hasten dira, nahiz eta Comptos Ganberaren txostenari arreta jarrita, arrazoi gehiago egon badauden udala desegiteko. Baina muturra dute: kultura eta kirola jomugan jarri dute.

Hau guztia eta askoz gehiago gertatzen zen gurean; baina ez nuke gehiegi luzatu nahi.

Gobernu talde honek, ezkutuan eta izen ona garbitzeko enpresa baten bidez, kultur eta kirol patronatuak desagerraraztea erabaki du. Ez zaie interesatzen jendearen iritzia eta bozka eskubidea, ezta burlatarron kultura eta kirola ere. Haiek bakarrik nahi dute beren alderdi-zekenkinentzat tresna bat.

Beste gauza bat besterik ez zait falta: ekainaren 30ean, aurreko guztia bozketa batean erabakiko da Burlatako Udaleko osoko bilkuran, eta plan makabro hau aurrera eramango dute, edozein arrazoimenen aurka.

Letra hauetatik ez dut ezinezkorik eskatzen, ez dut ilargirik eskatzen, soilik eromen hori geldiarazteko eskatzen dut, eta behingoz herria entzuteko.

Hori lortzeko, ekainaren 30ean arratsaldeko seietan udaletxera laguntzea gustatuko litzaidake. Behingoz konturatzeko politika herriaren erabakitik datorrela, eta ez alderantziz, haiek uste duten bezala.

Ekainaren 30ean elkartuko gara, 18:00etan. Eten dezagun zentzugabekeria hau.

Oharra: Burlatako 37 kirol eta kultur-erakundek eta kirol eta kultur patronatuetako langileek sinatzen dute gutuna: UCD Burladés, Béisbol Arga, Zugarralde Pilota Elkartea, Hiru Herri Atletiko Taldea, Malkaitz Eskubaloia, Burlada Saskibaloi Elkartea, Burlada Borroka Elkartea, Igerilekuetako abonatuen ordezkariak, Ibaialde Gimnastika Kluba, Indira Burlada Erritmika Kluba, Burlada Sinkronizatu Kluba, Burlada Igeriketa Kluba, Mikel Gurea Xake Kluba, Burlata Futbol Eskola, Valbuena Elkartea, Euskal Herria Boscos Peña, La Copa Boscos, Eslava Boscos, Berri Buru Boscos, Erraldoi eta Kilikien Konpartsa, Emakumeen Elkartea, Txaranga Txogarima, Larratz Dantzari Taldea, Desenfoque Elkartea, Coro Rociero, Esmaltistas de Burlada elkartea, Cultural de Burlada Musika Banda, Peña Aldabea, Euskal Herria Peña, Karrikagoiti Peña, Burlatako Txistulariak, Axular, Aroa, Alegrías de Burlada, Burlata Herriko Gaiteroak, Gazte Mugimendua, Gaiteros la Nogalera, kultur eta kirol patronatuetako langileak, Burlatako Udaleko enpresa batzordea, Gure Urtats Adurreko enpresa batzordea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.