Azpiegiturak
AHTaren Bergarako lotunerako 145 milioi euro eman ditu Europak
Bilboko Portuko Agintaritzara 14,3 milioi euro bideratuko ditu, «garraio sareak hobetzeko» diru laguntzen barruan.

Europak bultzada bat emango die AHT abiadura handiko trenaren obrei: Bergarako lotuneko lanetarako 145,4 milioi euro emango dituela iragarri du Europako Batzordeak. Adif Espainiako Trenbide Azpiegituren Administratzaileari 216,5 milioi ematea onartu du gaur, eta zatirik handiena eramango du Euskal Y-aren korapilo nagusiak. Bilboko Portuko Agintaritzari ere 14,3 milioi emango dizkio.
«Garraio sareak hobetzea eta mugikortasun iraunkorra sustatzea» du helburu Europako Batzordeak laguntza horien bidez; guztira, 5.400 milioi euro banatuko ditu Europa osoan. Adina Valean Garraio komisarioaren hitzetan, inbertsio horiek azpiegituren konexioak hobetuko dituzte: «Garraioa iraunkorragoa eta efizienteagoa izatea ekarriko dute, segurtasuna areagotuko dute, eta lanpostuak sortuko dituzte». Halere, abiadura handiari bideratutako diru sail bakarra izango da Bergarako lotunearena; gainerako laguntzak portuei eta garraio enpresei emango dizkiete.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.