Lan gatazkak

Hilabeteko grebari ekingo diote BetiON telelaguntza zerbitzuko langileek

Uztail osorako deitu dute lanuztera, lan hitzarmenaren «negoziazioen egoera ikusita». Martxotik orain arte 33 greba egun ere egin dituzte langileek.

BetiONeko langileen lehen mobilizazioa, joan den martxoan. ELA
Julen Otaegi Leonet.
2022ko ekainaren 30a
11:10
Entzun

Kalean izango dira berriz BetiON EAEko telelaguntza zerbitzu publikoko langileak. Joan den azarotik ari dira lan hitzarmen berria negoziatzen enpresa kudeatzailearekin, Tunstall Televidak, GSRk eta IMQk osatutako aldi baterako enpresa elkartearekin. Atzo bertan bildu ziren langileak enpresa jabeekin, eta «negoziazioen egoera ikusita», LAB eta ELA sindikatuek hilabeteko greba deitu dute. Lan baldintzek «etenda» jarraitzen dute, eta ez da «beste aukerarik».

Ez da gauza berria BetiONeko langileentzat. Martxoan hasita gaur arte 33 greba egun ere antolatu dituzte langileek. Negoziazioei ekin eta martxora bitartean sei bider bildu zen negoziazio mahaia, eta, enpresaren «proposamen erregresiboak» ikusita, aski zela erabaki zuten. Negoziazioei ekin eta gaur arte, «une bat bera ere ez da egokia izan zerbait adostu eta aurreratzeko», adierazi dute sindikatuek.

Horiek horrela, enpresa negoziazioa luzatzeko ahaleginetan da. Eusko Jaurlaritzak duela aste batzuk ireki zuen telelaguntza zerbitzuaren lehiaketa –gobernuak aurreikusi duen aurrekontua 71 milioi eurokoa da, BEZa aparte–. Sindikatuen arabera, enpresak egoera hori «baliatu nahi izan du» esateko ezin duela hitzarmena sinatu esleipena lortu arte.

Eusko Legebiltzarrera ere bertaratu ziren BetiONeko langileak, beren eta zerbitzuaren egoera azaltzeko. «Argi daukagu bera ere badela gatazka honi irtenbidea emateko ardura duten aldeetako bat, aurrekontuaren zenbatekoa adostea eta pribatizazioa bere aukera izan diren bezala».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.