Mugimendu Sozialista

Karguekin aske utzi dituzte Legutioko Zentro Sozialista hustean atxilotutako bi gazteak

Ertzaintzak desordena publikoak eta erresistentzia larria egotzi dizkie atxilotuei.

Ertzain bat herenegun, Legutioko Zentro Sozialista hustu zutenean. DAVID AGUILAR / EFE
2022ko ekainaren 30a
12:11
Entzun

Ertzaintzak Legutioko (Araba) Zentro Sozialista hustu zuen herenegun. Ez hori bakarrik: desordena publikoak egitea eta erresistentzia larria egotzita ,18 eta 21 urteko bi lagun atxilotu zituen, eta polizia etxera eraman. Zentro sozialistakoek jakinarazi dutenez, ordea, atzo utzi zituzten aske, karguekin. Berretsi dute «jardun politikorako espazioen defentsa zilegi» dela, eta, hortaz, haien absoluzioa exijitzen dutela.

Joan den ostiralean jakinarazi zieten husteko eguna zehaztuta zegoela, eta asteburuan bertan egon dira. Azkenean, herenegun joan zen Ertzaintza, eta istiluak izan ziren. Mugimendu Sozialistako kideen arabera, agenteak «bortizki oldartu» zitzaizkien, eta, «hogeitik gora» zauritu egoteaz gain, bi gazte atxilotu zituzten. Atzo hustutako eraikina 2019an Mugimendu Sozialistako kideek okupatutako hotel bat da, Desjabetuon Hotela izendatua. Gertatutakoa salatzeko, elkarretaratzea egin zuten arratsaldean.

Asteartean,Ertzaintzako agenteek eraikinaren bi aldeak itxi zituzten lehenik, eta, ondoren, hotelaren atzealdetik sartzen saiatu ziren. Orduan iritsi ziren eraikinaren legezko jabeak eta sarrailagileak, eta orduan hasi ziren tentsio uneak.

Bestelako analisi bat egin zuen Ertzaintzak. Azaldu zutenez, segizio judizial batekin joan ziren, baina «ehun bat lagunek» ez zieten pasatzen utzi. Horiejk horrela, haien esanetan, «indarkeria proportzionala» erabili behar izan zuten. Haien esanetan, gainera, bost polizia zauritu ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.