Etxegabetzeak

Emakume bat eta haren semea etxegabetu ditu Ertzaintzak Galdakaon

Familiak ez zuen zorrik ez bankuarekin eta ez beste inorekin, eta ez du bizitzeko beste etxerik. Bizilagun horien etxegabetzea gelditzen saiatu dira, baina ez dute lortu.

Ertzaintzako ageneak, etxegabetzea geratzera gerturatu diren bizilagunen ondoan. GALDAKAOKO ETXEBIZITZA SINDIKATUA.
inaut matauko rada
2022ko uztailaren 1a
12:36
Entzun

Gaur goizean Ertzaintzak Edurne eta haren seme Xabi etxegabetu ditu, Galdakaon (Bizkaia). Familiak adierazi duenaren arabera, ez zuten zorrik bankuarekin, ezta beste inorekin ere, eta, gainera, ez dute bizitzeko beste etxerik. Hala ere, Ertzaintza familia etxegabetzera joan da, baina etxeko atariaren aurrean hainbat bizilagun aurkitu ditu eserita, poliziei atera iristea eragozteko.

Binke tokiko hedabideak Edurnerekin hitz egin zuen atzo, eta etxegabetzearen arrazoiak azaldu zituen. Etxea Edurneren senar ohiaren izenean dago, eta, semeak 18 urte bete berri dituenez, etxetik ateratzera derrigortu ditu senar ohiak. Legearen arabera, etxearen jabea derrigortuta dago etxebizitza semearentzat mantentzera, nahiz eta gurasoak bananduta egon. Semeak, baina, 18 urte egin ditu, eta, adinez nagusia denez, familia etxetik botatzeko aukera du jabeak. «Semea etxean geratzeko saiakerak egin ditudan arren, etxetik botako gaituzte», adierazi zion atzo Edurnek Binke-ri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.