Albistea entzun

Koronabirusa

Omikronaren aldaera berrietara egokitutako txertoek immunitatea handitu dezaketela adierazi dute

Koronabirus kasuen gorakada dela-eta, toki itxietan maskara janzteko gomendioa eman du Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak.

COVID-19aren aurkako Moderna txertoa
COVID-19aren aurkako Moderna txertoa Idoia Zabaleta /Foku Tamaina handiagoan ikusi

Edurne Begiristain -

2022ko uztailak 1

COVID-19aren pandemiaren bilakaerara txertoak nola egokitu eztabaidagai izan zuten atzo mundu osoko sendagaien agentzia nagusiek. Batzar zientifikoan izan ziren nazioartean sendagaiak erregulatzeaz arduratzen den ICMRA erakundea, EMA Sendagaien Europako Agentzia, FDA elikagaien eta botiken segurtasuna aztertzen duen AEBetako agentzia eta OME Osasunaren Mundu Erakundea. Txertoak birusaren aldaera berrietara hobeto egokitzeko neurriak adosteko batzartu ziren. Ondorioztatu zutenez, COVID-19aren aurkako txertoek babesa ematen dute oraindik ere gaixotasun larriei, ospitaleratzeari eta heriotzari aurre egiteko, eta haiek erabiltzen jarraitzearen alde egin zuten. Nolanahi ere, onartu zuten birusaren bilakaerak aurrera egin ahala «apaldu» egiten dela txertoen eraginkortasuna eta babesa.

Oraintxe, omikron aldaeraren BA.4 eta BA.5 azpialdaerak nagusi dira munduan, baina horiek ordezkatzeko gai diren aldaera berriak sor daitezkeela ohartarazi dute. Hori kontuan hartuta, eta gaur egun dauden behin-behineko ikerketa datuen arabera, sendagaien agentziek adierazi dute omikronaren aldaera batera egokitutako RNA txertoek immunitatea eta babesa handitu eta hedatu dezaketela errefortzu gisa erabiltzen badira. Gainera, adierazi dute txertoak bi aldaeretara egokituta baldin badaude –betiere horietako bat omikron bada– immunitatea handitzeko gaitasuna izan dezaketela. Gisa horretako txertoak (balio bikoak) errefortzu gisa erabiltzearen alde agertu dira nazioarteko adituak.

Kutsatzeen gorakadarekin kezkatuta

Koronabirus kasuak ugaritu direla-eta, maskara leku txikietan erabiltzeko gomendioa eman du gaur Carolina Darias Espainiako Gobernuko Osasun ministroak. Kutsatzeen gorakada ikusita, «zuhur» jokatzeko eskatu du Dariasek, eta maskara toki itxietan janztea aholkatu. Gaur-gaurkoz, sistema immune ahula dutenentzat eta haurdun dauden emakumeentzat da gomendagarria maskara janztea, espazio itxietan eta jendea pilatzen den tokietan.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Abuztuan izandako beroaldiaren irudi bat, Bilbon. ©JAVIER ZORRILLA / EFE

'El Niño', eta tenperaturak goia jo duen urtea

Iñaki Petxarroman

Munduko Meteorologia Erakundeak uztailean eman zuen hasitzat 'El Niño' fenomenoa. Jatorria Ozeano Barean du, baina eragin ohi duen tenperatura igoerak mundu osoa astindu du, inoizko udarik beroena izan baita. Alabaina, neguan izan ohi du indar handiena, eta uste dute 2024an nabarituko direla horren ondorioak.
 ©JAZKI FONTANEDA / FOKU

«Klima krisiari 'El Niño' gehituta, hurrengo urteak oso-oso beroak izango dira»

Nagore Arin - Iñaki Petxarroman

Euskalmeteko ahots ezagunetako bat da, baina ikerketan ere nabarmendu da Martija. 'El Niño' fenomenoak Euskal Herrian dituen ondorioak ikertu ditu, besteak beste.
 ©BOB EDME

«Apezen kasta» lehertu nahi zuen euskaltzalea

Ekhi Erremundegi Beloki

Euskal Konfederazioko lehendakari eta bozeramaile izan zen 2015 arte. Hainbat liburu idatzi zituen, eta Elizaren norabidea gogor kritikatu. 88 urte zituen.
 ©JON URBE / FOKU

«Jar ditzagun aditz errazak, jende guztiak erabiliko dituenak»

Arantxa Iraola

'Euskara orain. Eraginkortasuna helburu' lana atondu du Mendizabalek, euskararen egoera ikuspegi «ezohiko» batetik aztertze aldera. Aurrez ere ozen egina zuen euskara «sinplifikatzeko» eskea: berritu egin du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...